Ross katalogoa
Ross katalogoa Frank Elmore Ross astronomoak XX. mendearen lehen erdian eginiko, 1925 eta 1939 bitartean eginiko izar katalogo bat da. Katalogo honek euren mugimendu propioa handia den 1094 izar ditu, hala, gure Eguzki-sistematik nahiko gertu dauden izarrak bereiztuz.
Euren Ross zenbakiagatik ezagunak diren izarren adibideak
aldatuGure Eguzki-sistematik gertuen dauden izarretakoren batzuk arruntki Ross katalogoko euren zenbakiagatik ezagutzen dira. Jarraian ikus daitekeen taulan agertzen dira horietako batzuk:
Izarra | Izen alternatiboa | Konstelazioa | Distantzia (Argi-urteak) |
Ezaugarri nabarmengarriak |
---|---|---|---|---|
Ross 154 | V1216 Sagittarii | Sagitarius | 9,68 | Eguzki sistemarekiko zazpigarren gertueneko izarra. Nano gorria eta izar ñirñirkaria |
Ross 248 | HH Andromedae | Andromeda | 10,32 | Eguzki sistemarekiko zortzigarren gertueneko izarra. |
Ross 128 | FI Virginis | Virgo | 10,92 | Eguzki sistemarekiko hamaikagarren gertueneko izarra. Nano gorri honen inguruan hautsa aurkitu da |
Ross 614 | V577 Monocerotis | Monoceros | 13,3 | 16,6 urteko orbita periodoa duten bi nano gorrik osatutako sistema bitarra |
Ross 619 | Gliese 299 | Cancer | 22,3 | Balizkohaloko izarra |