Rosie King
Rosie King (1998) britainiar gidoilaria, ahots-aktorea, irudigilea eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea da.
Rosie King | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1998 (25/26 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Wakefield |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista, ahots-aktorea eta ilustratzailea |
Enplegatzailea(k) | National Autistic Society (en) |
Musika instrumentua | gitarra |
Bizitza
aldatu10 urterekin konturatu zen autista zela Little Rainman: Autism - Through the Eyes of a Child liburua irakurri ondoren, gurasoek bere nebaren diagnostikoa hobeto ulertzeko lortu zutena. Urtebeteko prozesu baten ondoren Asperger eta Tourette sindromeak diagnostikatu zizkioten ofizialki. Eskolan jazarpena pairatu zuen bere neurotipoagatik[1][2].
2010ean, Rosieren amak, Sharon Kingek, pertsonaia autista bat duen ipuina argitaratu zuen eta Rosiek marrazkiak egin zituen[3]. Honek 2012ko BBC Newsrounden My Autism and Me dokumentalean agertzea ekarri zuen. Urte hartan, dokumentalak Emmy Kids nazioarteko saria eta Erresuma Batuko Royal Television Society Craft & Design saria irabazi zituen[4]. King berari Yorkshire Children of Courage saria eman zioten dokumentalean agertu ostean[5]. Aktibismoan aritzeko gogoa indartu egin zaio ikasketa eta lan aukerak bilatzean diskriminazioa jasan zuenean[1].
TEDMED Konferentziaren 2014ko edizioan autismoari buruz hitz egitera gonbidatu zuten. Bere neurotipoa abantaila gisa ikusten zuela esan zuen[6].
2017an, Pablo telesailaren gidoiak idaztean parte hartu zuen. Gainera, Llama pertsonaiari ahotsa eman zion[7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Ingelesez) Dalton, Nia. «'Bullies threw rocks at me for being autistic - what I wish my younger self knew'» Mirror 2023-05-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Stokes, Paul. «Girl diagnoses herself with Asperger's after reading book» The Telegraph 2008-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Fairy tale success for the book illustrator aged 12» The Yorkshire Post 2010-12-17 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «/ Awards» Enter Yes™ (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «How teen Rosie earned place among Yorkshire’s Children of Courage» The Yorkshire Post 2014-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) Bushak, Lecia. «TED Speaker Rosie King Explains How Autism 'Freed' Her To Be Herself And Allowed Her To Be Creative» Medical Daily 2015-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ (Ingelesez) «Pablo: A Look at CBeebies’ and RTEJr’s Autie-Friendly Animation» East of the M60 2017-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).