[go: up one dir, main page]

Reobirus

Harizpi bikoitzeko RNAdun animalia-birusak, estalki gabekoak, eta gizakietan digestio-aparatuan eta arnas aparatuan gaitzak eragiten dituztenak

Reobirusak Reoviridae familian sailkatzen diren birusak dira. Familia horretan genero desberdinak daude; Rotavirus, Cypivirus eta Orbivirus dira aipagarrienak.

Reobirus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaOrthornavirae
FilumaDuplornaviricota
KlaseaResentoviricetes (en) Itzuli
OrdenaReovirales (en) Itzuli
Familia Reoviridae
[[|]]

Familiaren izena ingelesezko sigletatik dator: Reoviridae (Respiratory Enteric Orphan Virus), birus hauek arnas traktuan eta digestio-aparatuan sortzen baitituzte gaitzak; Orphan edo Umezurtz terminoa ere gehitu zitzaion, hasieran isolatu ziren lehenengo birusak ez baitzeuden inongo gaitzekin lotuak.

Reobirusak tamaina ertaineko birusak dira (60-80 nm). Material genetikoari dagokionez, harizpi bikoitzeko RNA dute. Hain zuzen ere, animalia-birusen artean reobirusak dira kate bikoitzeko RNA duten bakarrak. Genomaren beste ezaugarri bereziren bat zatituta dagoela izaten da (10-12 zatitan, generoaren arabera), ortomixobirusen antzera. Kapsidea ikosaedrikoa da, kanpoko bilgarririk gabekoa (birus "biluziak" baitira).

Harizpi bikoitzeko RNA-k ezin du zuzenean itzulpen genetikoa garatu. Hori dela eta, RNA horrek RNA-m sortzen du lehen transkripzioaren bitartez, birusak berak dituen entzimei esker.

Reobirusak giza-patogenoak dira. Batzuek digestio-aparatuari eragiten diote, gastroenteritis sortuz (errotabirusak, esaterako); beste batzuek arnas aparatuari, arnas patologiak sorraraziz.

Kanpo estekak

aldatu