Quilapayún
Quilapayún (mapudungunez "hiru bizar") folk musika banda txiletarra da. Nueva Canción Chilena mugimenduaren barruan jardun zen 1960ko hamarkadan. Gaur egun ere banda aktiboa da. Guztira 20 diskotik gora argitaratu dituzte, gehi zuzenekoak eta bildumak.
Quilapayún | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Santiago |
Musika mota | Nueva canción eta Txileko Kantagintza Berria |
Urteak | AstelehenaambUTCAstelehena |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Warner Music Group I Dischi Dello Zodiaco Decca Dischi Italia S.p.A. (en) |
Julio Numhauser (1965 - 1967) | |
Informazio gehigarria | |
quilapayun.com | |
Historia
aldatu1965ean sortu zuten Santiagon Julio Carrasco, Julio Numhauser eta Eduardo Carrascok. Hurrengo urteetan Carlos Quezada, Willy Oddó, Hernán Gómez eta Rodolfo Parada taldekide historikoak sartu ziren. 1970ean Cantata Santa María de Iquique obra grabatu zuten, Txileko musikan funtsezkoa dena. Salvador Allenderen gobernuak enbaxadore kulturalak izendatu zituen, eta Argentina eta Uruguayn arrakasta handia lortu zuten. Victor Jara eta Violeta Parra eurekin lotutako artistak izan ziren.
Augusto Pinocheten estatu kolpearen ondorioz, Frantzian erbesteratu ziren, eta urteen joan-etorrian, distantzia hartuz joan ziren Txileko ezkerreko mugimendu politikoarekin, 1970eko hamarkadaren amaieran.
Beren jaioterrira itzuli eta 1988an Pinocheten erregimenaren oposizio politikoaren alde egin zuten. 1990eko hamarkadan krisialdia piztu zen taldean, lehorte artistikoa pairatu zuten, eta azkenean bitan banandu ziren: alde batetik Facción Chile moduan geratu ziren Eduardo Carrasco, Carlos Quezada, Gómez, Rubén Escudero, Hugo Lagos, Guillermo García, Ricardo Venegas Carhart, Sebastián Quezada, Ismael Oddó, Ricardo Venegas Santander eta Fernando Carrasco. Bestetik, Facción Francia osatu zuten Patricio Wang, Rodolfo Parada, Patricio Castillo, Álvaro Pinto, Sergio Arriagada eta Mario Contreras-ek.
Diskografia hautatua
aldatu- Quilapayún (1966)
- Canciones folklóricas de América (1967, Víctor Jararekin)
- X Vietnam (1968)
- Basta (1969)
- Cantata Santa María de Iquique (1970, Héctor Duvauchellerekin)
- El Pueblo Unido Jamás Será Vencido (1975)
- Patria (1976)
- Hart voor Chili (1977, askotariko artistak)
- Quilapayún Chante Neruda (1983, bilduma)
- Los tres tiempos de América (1988,Paloma San Basiliorekin)
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Quilapayún Txile.
- (Gaztelaniaz)(Frantsesez)Quilapayún Frantzia.