United Rugby Championship
- Artikulu hau errugbi lehiaketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Celtic League».
United Rugby Championship Irlanda, Eskozia, Gales, Italia eta 2017-18 denboralditik aurrera Hegoafrikako errugbi taldeek urtero jokatzen duten liga da. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Super Rugby ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.
United Rugby Championship | |
---|---|
Sorrera | 2001 (Pro 12 Liga) 2017 (Pro 14 Liga) 2021 (United Rugby Championship) |
Eremua | Irlanda (4 talde) Eskozia (2 talde) Gales (4 talde) Italia (2 talde) Hegoafrika (4 talde) |
Taldeak | 16 |
Maila | 1 |
Garaipen gehien | Leinster (8) |
Txapelduna | Glasgow Warriors (2023-24) |
Webgunea | www.pro14rugby.com |
Izenak
aldatu2001ean sortu zen eta gaur egun 16 taldek osatzen dute. Bere jatorrizko izena Liga Zeltiarra da (ingelesez Celtic League, galeseraz Y Gynghrair Geltaidd eta irlanderaz An tSraith Cheilteach). Halere, gerora Magners sagardoetxe irlandarraren babespean izendapena aldatu zuen, ondoren RaboDirect eta beranduago Guinness Pro14, babeslea garagardo etxe ezaguna izateagatik eat 14 taldek parte hartzen zutelako. 2021-22 denboraldian Super Rugby ligako talde hegoafrikarrak sartu ziren eta dagoeneko 16 talde daude liga honetan.
Ezaugarriak
aldatuDenboraldia irailetik maiatzera ospatu ohi da. United Rugby Championshipeko partidek ohikoak diren azaroko nazioarteko partidak (Test-Matches) eta Sei Nazioen Txapelketan zehar jokatutako partidak saihesten dituzte. Galestar, irlandar, eskoziar eta italiar federazioek (edo batasunek) United Rugby Championship europar lehiaketerako (Heineken Cup eta European Challege Cup) sailkapena zehazten duen lehiaketa bakar gisa erabiltzen dute.
Lehiaketa sistema (2001-2017)
aldatuLigak bi fase izaten zituen, lehenik eta behin 12 talderen arteko liga erregularra jokatzen zen eta ondoren lau onenek txapeldun izateko play-offak jokatzen zituzten.
Lehiaketa sistema (2017-2021)
aldatu2017-18 denboraldirako Hegoafrikako bi talde sartu ziren ligan eta honek sistemaren aldaketa ekarri zuen. Zazpi taldetako bi multzo (konferentzia) osatu ziren, bakoitzean bina irlandar eta galestar eta eskoziar bat, italiar bat eta hegoafrikar bat sartu ziren.
Konferentzia bakoitzean bi itzuli jokatu ondoren multzo bakoitzeko txapelduna bigarren faseko finalerdietara sailkatzen zen zuzenean. Multzo bakoitzeko bigarrena eta hirugarrena bigarren faseko final laurdenetara pasatzen ziren.
Lehiaketa sistema (2021-etik aurrera)
aldatuLau taldetako multzoak eratu ziren eskualdearen arabera, Irlandako liga, Eskozia-Italiako liga, Galesko liga eta Hegoafrikako liga. Seina partida jokatu ondoren beste 12 jokatzen dituzte gainerako ligetako taldeen aurka. Liga taulako zortzi aurrenekoek titulurako play-offak jokatuko dituzte.
Laburpena
aldatuUrteak | Izena | Talde kopurua | Herrialdeak |
---|---|---|---|
2001- 2010 |
Zeltiar Liga | aldakorra | Eskozia, Gales, Irlanda |
2010- 2017 |
Pro 12 Liga | 12 | Eskozia, Gales, Irlanda, Italia |
2017- 2021 |
Pro 14 Liga | 14 | Eskozia, Gales, Hegoafrika, Irlanda, Italia |
2021- | United Rugby Championship | 16 | Eskozia, Gales, Hegoafrika, Irlanda, Italia |
Komunikabideen jarraipena
aldatuMagners Leagueko partidak BBC Two Wales, Setanta Sports 2, Setanta Ireland eta Galesko S4C kateetan zuzenean emititzen dira. Normalki BBC Two Wales kateak emititutako partidak gainontzeko Erresuma Batuan zehar BBC Red Button bidez ere ikus daitezke. Noizbehinkako jarraipena beste herrialde batzuetan ere topatzen da - gehienetan Canal Plus Frantzia, edota mundu osoko beste herrialde batzuetan Setanta Sports katearen bidez: Australia, Kanada eta Estatu Batuak.
Eskoziako gaeleraz emititzen duen BBC Alba kateak ere noizbehinka Spòrs izeneko bere kirol saioan jokaldirik onenak aireratzen ditu.
Taldeak
aldatuEskualdekako taldeak eratu dira. Lau talde irlandar, lau galestar, bi eskoziar, bi italiar eta bi hegoafrikar dira parte hartzaileak:
Taldea | Errugbi zelaia (edukiera) | Hiria |
---|---|---|
Benetton Rugby Treviso | Stadio Comunale di Monigo (6.700) | Treviso |
Bulls | Loftus Versfeld Stadium (51.762) | Pretoria |
Cardiff Blues | Cardiff City Stadium (26.828) eta Millennium Stadium (74.500) | Cardiff |
Connacht Rugby | Galway Sportsgrounds (7.000) | Galway |
Edinburgh Rugby | Murrayfield Stadium (67.800) | Edinburgh |
Glasgow Warriors | Scotstoun (10.887) | Glasgow |
Leinster Rugby | RDS Arena (18.500) eta Donnybrook (12.500) | Dublin |
Lions | Ellis Park Stadium (62.567) | Johannesburgo |
Scarlets | Parc y Scarlets (14.870) eta Racecourse Ground (15.500) | Llanelli |
Munster Rugby | Thomond Park (26.000) eta Musgrave Park (8.300) | Limerick eta Cork |
Newport Gwent Dragons | Rodney Parade (12.000) | Newport |
Ospreys Rugby | Liberty Stadium (20.500) | Swansea |
Sharks | Kings Park Stadium (52.000) | Durban |
Stormers | Lurmutur Hiria estadioa (55.000) | Lurmutur Hiria |
Ulster Rugby | Ravenhill Stadium (12.800) | Belfast |
Zebre Rugby | Stadio Sergio Lanfranchi (5.000) | Parma |
Podiuma
aldatu
|
|
|
Palmaresa
aldatuDenboraldia | Taldeak | Txapelduna | Emaitza | Txapeldunordea | Jokalari onena |
---|---|---|---|---|---|
2001-02 | 15 | Leinster | 24-20 | Munster | |
2002-03 | 16 | Munster | 37-17 | Neath | |
2003–04 | 12 | Llanelli Scarlets | liga | Ulster | |
2004–05 | 11 | Ospreys | liga | Munster | |
2005–06 | 11 | Ulster | liga | Leinster | |
2006–07 | 11 | Ospreys | liga | Cardiff Blues | |
2007–08 | 10 | Leinster | liga | Cardiff Blues | |
2008–09 | 10 | Munster | liga | Edinburgh | |
2009-10 | 10 | Ospreys | 17-12 | Leinster | Tommy Bowe (Ospreys) |
2010-11 | 12 | Munster | 19-9 | Leinster | Ruan Pienaar (Ulster) |
2011-12 | 12 | Ospreys | 31-30 | Leinster | Tim Visser (Edinburgh) |
2012-13 | 12 | Leinster | 24-18 | Ulster | Nick Williams (Ulster) |
2013-14 | 12 | Leinster | 34-12 | Glasgow Warriors | Dan Biggar (Ospreys) |
2014-15 | 12 | Glasgow Warriors | 31-13 | Munster | Rhys Webb (Ospreys) |
2015-16 | 12 | Connacht | 20-10 | Leinster | Bundee Aki (Connacht) |
2016-17 | 12 | Llanelli Scarlets | 46-22 | Munster | Charles Piutau (Ulster) |
2017-18 | 14 | Leinster | 40-32 | Llanelli Scarlets | Tadhg Beirne (Scarlets) |
2018-19 | 14 | Leinster | 18-15 | Glasgow Warriors | Viliame Mata (Edinburgh) |
2019-20¹ | 14 | Leinster | 27-5 | Ulster | Duhan van der Merwe (Edinburgh) |
2020-21² | 12 | Leinster | 16-6 | Munster | Marcell Coetzee (Ulster) |
2021-22 | 16 | Stormers | 18-13 | Bulls | Evan Roos (Stormers) |
2022-23 | 16 | Munster | 19-14 | Stormers | Dan Sheehan (Leinster) |
2023-24 | 16 | Glasgow Warriors | 21-16 | Bulls | Sanele Nohamba (Lions) |
- ¹ COVID-19 pandemiaren eraginez 2019-20 denboraldia 2021eko martxoan amaitu zen.
- ² COVID-19 pandemiaren eraginez 2020-21 denboraldian talde hegoafrikarrek ezin izan zuten parte hartu.
Garaipenak
aldatuTaldeka
aldatuTaldea | Txapelduna | Finalista | Garaipen urteak |
---|---|---|---|
Leinster | 8 | 5 | 2002, 2008, 2013, 2014, 2018, 2019, 2020, 2021 |
Munster | 4 | 5 | 2003, 2009, 2011, 2023 |
Ospreys | 4 | 0 | 2005, 2007, 2010, 2012 |
Glasgow Warriors | 2 | 2 | 2015, 2024 |
Llanelli Scarlets | 2 | 1 | 2004, 2017 |
Ulster | 1 | 3 | 2006 |
Stormers | 1 | 1 | 2022 |
Connacht | 1 | 0 | 2016 |
Cardiff Blues | 0 | 2 | |
Bulls | 0 | 2 | |
Neath | 0 | 1 | |
Edinburgh | 0 | 1 |
Herrialdeka
aldatuHerrialdea | Garaipenak | Finalistak | Talde txapeldunak (kopurua) |
---|---|---|---|
Irlanda | 14 | 14 | Leinster (8), Munster (4), Connacht (1), Ulster (1) |
Gales | 6 | 4 | Ospreys (4), Scarlets (2) |
Eskozia | 1 | 3 | Glasgow Warriors (1) |
Hegoafrika | 1 | 1 | Stormers (1) |
Italia | 0 | 0 |
Zeltiar Kopa
aldatuBi urtetan Zeltiar Kopa ere jokatu zen.
Denboraldia | Taldeak | Txapelduna | Txapeldunordea |
---|---|---|---|
2003–04 | 12 | Ulster | Edinburgh |
2004–05 | 8 | Munster | Llanelli Scarlets |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Webgune ofiziala