Plazido Zuloaga
Plazido Zuloaga Zuloaga (Madril, 1834ko urriaren 5a – ib., 1910eko uztailaren 10a), gipuzkoar armagilea izan zen, damaskinatuan aditua.[1]
Plazido Zuloaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1834ko urriaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1910eko uztailaren 10a (75 urte) |
Familia | |
Aita | Eusebio Zuloaga |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | armagilea eta metalurgiako langilea |
Parte-hartzailea
|
Eusebioren semea eta Inazio Zuloagaren aita. Eibarren aitarekin ikasi zuen eta ondoren Paris eta Dresdenen osatu zituen ikasketak. Eibarrera itzuli eta damaskinatugintza erabat aldatu zuen; eskola sortu eta teknika berriak asmatu zituen. Gainera, armak ez ziren hainbat objektutara ere (ontzi, kaxa, erloju, eta abarretara) zabaldu zuen damaskinatugintza. Estilo errenazentista eta arabeskoa landu zituen batik bat. Bere lanik garrantzitsuena Prim jeneralaren mausoleoa izan zen.[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Plácido Zuloaga Zuloaga. .
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Zuloaga,Eusebio. .