[go: up one dir, main page]

Plazeboa, medikuntzan, gaixotasunarekiko inertea den baina gaixoaren ustez sendagarria den substantzia geldo bat da. Plazeboa hartuz gaixoaren sintomak hobetzen direnean, plazebo-efektua gertatu dela esan ohi da. Fenomeno honen azalpen fisiologiko postulatua burmuinaren estimulazioa da: pazienteak plazeboa hartzerakoan pentsatuko du guztiz bere onerako izango dela, eta babestuta sentituko da. Horregatik esan dezakegu substantzia plazeboan sinetsi behar dela psikologikoki eragina izateko, eta horren ondorioz hobekuntzaren bat eragiteko.

Bestetik, substantziaren efektua ez da beti berdina izango, hau da, pertsona batzuetan efektu positiboak sortu ditzake, baina beste batzuetan ezer ez. Gainera, nola hartzen den plazeboa, eta nola egiten den tratamendua, oso ondorio desberdinak sortuko ditu; beraz, pertsona batzuei ondo joango zaie modu batean hartuta, eta beste batzuei ez.

Hori dela eta, batzuen ustez efektu hau onargarria da; baina beste azterketa batzuek esaten dutenez, efektu plazeboa nahiko abstraktua da, eta beraz, ezin da onartu.

Etimologia

aldatu

Plazebo hitza latinetik datorren aditz bat da. Bere esanahia gustatuko zait da. Eliza katolikoak Bibliatik ateratako terminoa da: (Latinez) Placebo Dominum in regione vivirum (Salmoak 114:9). Plazebo hitzaren esanahia, berez, 'Jainkoari gustatuko natzaio' izan beharko luke; aldiz, Bibliak hurrengoa esaten du: Jainkoaren presentzian ibiliko naiz, bizidunen herrialdean.

Historia

aldatu

Eliza katolikoak plazeboa erabiltzen hasi zen. XVI. mendean, exorzismoetatik jendeak dirurik ez ateratzeko, objektu sakratu faltsuak erabiltzen zituzten exorzismoetan. Objektu faltsu horiek deabrututa zegoen jendeari erakusten zizkioten eta deabrututa egoteari uzten bazioten, gezurretan zeudela jakiten zuten. XVIII. mendean, ideia medizinara ailegatu zen.  Entsegu klinikoak egiten hasi ziren.

Plazebo efektua baldintzatzen duten faktoreak

aldatu

Ondorengo faktoreren esku hartzen dute plazebo-efektuan.

  • Pazientearen ezaugarriak: Eragina izan dezakete: pazientearen nortasuna, antsietatea, hura tratatzen duten medikuenganako konfiantza... Azken finean, medikuarengana joatea eta kasu egiten dizutela sentitzea, pazientearentzat plazebo-efektua da.
  • Medikuaren ezaugarriak: Eragina dute: medikuaren autoritateak eta prestigioak, pazientearekiko arreta motak... Medikuaren arreta egokiak pazientearen antsietatea arindu dezake; esplorazio fisiko zehatza, laborategiko azterketak, medikuaren bata zuria, erakundearen izena eta ospea plazebo-efektua izan dezakete.
  • Bien arteko harremana: Bien arteko harreman onak tratamenduarekiko atxikidura areagotzen laguntzen du eta plazebo efektua errazten du.
  • Gaixotasuna: Badirudi gaixotasun motak, larritasunak, intentsitateak eta bere ibilbide naturalak eragina dutela.
  • Esku-hartzea: Sendagaiaren ezaugarri fisikoek, emateko bideak, zaporeak, kostuak eta berritasunak, besteak beste, plazebo efektuan parte hartzen dute. Esaten da medikamentu garestiek, berriek eta endobenoso bidez (zain baten bidez) ematen direnek plazebo-efektu handiagoa dutela, aspaldidanik ezagutzen diren eta ahotik hartzen diren medikamentu merkeek baino.

Funtzionamendua

aldatu
 

Plazeboaren funtzionamendua maila psikologikoan azaltzen da bi mekanismoen bidez. Mekanismo hauek funtzionamenduarekin lotura izan dezakete baina ez da guztiz berdina, hemen sakonago aztertzen dira. Plazebo efektuak esperientzia terapeutikoa inguratzen duen guztia hartzen du barnean. Ikuspuntu psikologikotik, mekanismo askok eragiten dute plazebo efektuan; horien artean hauek nabarmentzen dira: itxaropenak, baldintzak, ikaskuntzak, memoriak, motibazioak, sariak eta antsietatea murrizteak. Hona hemen gehien aztertzen diren bi mekanismoak:

-Itxaropena: plazeboa jasotzen duten pazienteek itxaropena dute aurreko esperientzietan eta euren heziketan eta kulturan oinarritutako etorkizuneko erantzunetan. Medikuek dituzten esperantzetan ere badirudi eragina izan dezaketela plazeboaren erantzunetan.

-Baldintzapen klasikoa edo pauloviarra: aurretiko esperientziek tratamenduak eragina izan dezan laguntzen dutenean gertatzen da. Baldintzapen hori prozesu fisiologiko ez-kontzienteak aldatzeko gai dela frogatu da; adibidez, hormonen jariaketa edo erantzun immunea. Baldintzapenak itxaropenari jarraitzea da interpretaziorik zentzudunena; hau da, itxaropena zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izango da plazebo efektua, eta, potentzialki, etorkizunean handiagoa izango da horri loturiko baldintzapena.

Ez dago plazebo efektu bakar bat, asko baizik, eta bakoitzak bere mekanismoa du, patologiaren eta interbentzio terapeutikoaren arabera.

Plazeboaren erabilera

aldatu

Plazeboaren erabilera garrantzitsuenetako bat praktika klinikoan saio kliniko kontrolatuena da. Plazeboa probatzen den laborategietan populazioa bi zatitan banatzen da: esperimentu taldea eta kontrol taldea. Farmakoa ona bada, desberdintasun estatistiko handiak behatuko dira bi taldeen artean.

Arazo etikoa

aldatu

Plazeboa substantzia inerte bat da, baina paziente bati emanez gero (honek inertea denik jakin gabe) ondorio positiboak izaten ahal ditu, hau da, sendatzen edo hobetzen lagundu ahal du. Horregatik, sendagileak uste baldin badu pazienteren bat plazebo batekin sendatu ahal dela beste medikamendu gogorrik erabili gabe, metodo hau erabiliko du. Horretarako, azukrez eta bitaminez egindako pilula bat emango dio; baina ondo gogoetatuz gero, medikuak pazientea erabat engainatuko du. Hau dela-eta, mediku hori pazientearen eskubideen kontra joaten ari da; hala ere, aldi berean laguntzen saiatzen ari da. Honek hainbat eztabaida sortu ditu eta herrialde batzuetan debekatu ere egin dute plazeboa.

Motak eta haien erantzunak

aldatu

Bi plazebo-mota daude: Puruak eta ez puruak.

  • Puruak: Substantzia geldoez osatuak, hau da, ez dauka substantzia kimikorik inolako eragin edo efektu farmakologikorik gabe. Adibidez, laktosa eta almidoia.
  • Ezpuruak: Jarduera farmakologiko jakin bat duen substantziak erabiltzen dira, baina ez dauka eraginik bezeroan tratatutako baldintzekin. Adibidez, mineralak eta bitaminak

Mota horiek erabiliz, bi erantzun-mota jaso ditzakegu.

  • Erreaktoreak: Plazebo baten administrazioari erantzuten dioten pazienteak. Hau da, erantzuleak eta plazeboarekiko sentikorrak dira.
-  Erreaktore positiboa: Ongintza-efektua sortzen da.
-  Erreaktore negatiboa: Ondorio kaltegarriak adierazten ditu.
  • Ez erreaktoreak: Ez diote erantzuten plazebo baten administrazioari. Hau da, ez dute erantzuten eta ez dira sentikorrak plazeboarekiko.

Bitxikeriak

aldatu

-Plazebo-efektu mozkortu egiten du, Plazebo bat alkohola dela simulatuz emateak pertsona bat pixka bat mozkortuta sentitzea eragin dezake: zorabiatuta, mingaina ez oso aske eta ondoez txiki batekin. Bada, baita ere, efektuen ondoren biharamun txiki bat izaterik. Baina ez da alkoholik egon tartean.Ikerketa hau ez da txorakeria bat, plazeboa adikzioa tratatzeko erabiltzen baita.

-Plazebo bat dela dakigunean ere funtzionatzen du, hori da atentzio gehien ematen duen gertakarietako bat. Izan ere, plazebo baten aurrean gaudela jakiteak ez du zertan haren ondorioak murriztu. Hala erakutsi dute zientzialariek behin baino gehiagotan, pazienteei plazeboaren aurrean zeudela jakinarazi ondoren emaitzak ezer jasotzen ez zutenenak baino hobeak izaten jarraitu zutenean.

-Bai, plazebo kirurgia ere badago, kasu batzuetan, ebakuntza faltsu batek izan dezakeen eragina frogatu da. Hori positiboa izan daiteke jatorri neurologikoa duten gaixotasun batzuen tratamenduaren aurrean. Ematen duena baino eraginkorrago agertu dira.

-Animaliek ere plazebo efektua sentitzen dute, sasizientzien defendatzaileek defendatzen duten argudio nagusietako bat. Izan ere, animaliak lehenago sendatzen dira sendabide zentzugabeak baina afektiboak direnean uste dutenean. Horren arrazoia, pertsonaren pertzepzioa da, normalean sendatze goiztiarraren sintomatzat hartzen baititu seinaleak.

-Plazebo-efektua haurrengan, haurrak badaki mina arintzeko egiten ari zarela. Trikimailua ez dago pastilla magikoan, ekintzan baizik. Hainbat ikerketak frogatu dute plazebo efektua haurrengan helduengan baino indartsuagoa dela. Horri buruzko hipotesi asko atera ditzakegu. Eta hipotesietako bat sistema gazteago eta aktiboago baten ondorio batengatik dela. Ondorioz haurra errazago sendatu daiteke.

-Plazebo-pilularen koloreak garrantzia du, gizakiok animalia bisualak gara nagusiki. Pilulak kolorearen arabera bere efektua eragiteko duen modua hain ondo ez dakigun arren, aspaldidanik aztertzen den gaia da. Baina, koloreak janariari buruz dugun pertzepzioan eragin sakona badu, nola ez du  plazeboan eraginik izango.

-Kulturak plazeboari ere eragiten dio. Bai, ez dira begi onez ikusten eta ez dute ondorio bera plazeboak toki guztietan. Injektatu ahala, pastillan edo disoluzioan, koloreak edo dosiak eraginkortasuna aldatzen da biztanleriaren arabera. Hau da, plazebo efektua tokiarekin tratatzen duen gaixotasunean ere aldatzen da. Horregatik bideratzen da hainbeste diru eta ahalegin magikoa dirudien efektu bat ulertzeko, baina, egia esan, efektu naturala eta komuna da.

Kanpo estekak

aldatu