[go: up one dir, main page]

Postmodernismo artean, zientzietan eta literaturan XX. mendearen azken hamarkadetan gertatu den joera aldaketa da, kultura arrazionalista eta Ilustrazioko izpiritua kritikatzea ezaugarri duena.[1] Bere jarraitzaileek postmoderno dute izena.

Portland Building, arkitektura postmodernoaren adibidea

Arkitekturan utopianismo eta Walter Gropius edo Le Corbusierren modernismoaren aurka agertu zen, itxura eta funtzio arteko harmonia bilatuz[2] Arkitekto postmoderno nagusiak Michael Graves edo Robert Venturi dira.

Literaturan 1972an agertu zen boundary 2 aldizkariarekin batera.[3] 1939ko Jorge Luis Borgesen Pierre Menard, autor del Quijote istorio laburra mugimenduaren aintzindaritzat hartzen badute ere[4], adituek Vladimir Nabokov, William Gaddis, John Hawkes, William Burroughs, Giannina Braschi, Kurt Vonnegut, John Barth, Donald Barthelme, E. L. Doctorow, Jerzy Kosinski, Don DeLillo, Thomas Pynchon[5], Ishmael Reed, Kathy Acker, Ana Lydia Vega, David Foster Wallace eta Paul Auster guztiz idazle postmodernotzat hartzen dituzte.

Filosofian estrukturalismo kritikatu du eta honekin batera mendebaldeko filosofiaren oinarrizko printzipioak. Filosofo nagusiak Martin Heidegger (1889–1976), Jacques Derrida (1930–2004), Michel Foucault (1926–1984), Jean-François Lyotard (1924–1998), Richard Rorty (1931–2007), Jean Baudrillard (1929–2007), Fredric Jameson (1934) eta Douglas Kellner (1943) dira. Bere metodoaren oinarrietako bat dekonstrukzioa da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Tafuri, Manfredo. (1976). Architecture and utopia: design and capitalist development. Cambridge: MIT Press.
  3. Anderson. (1998). The origins of postmodernity. Londres: Verso.
  4. Elizabeth Bellalouna, Michael L. LaBlanc, Ira Mark Milne. (2000). Literature of Developing Nations for Students: L-Z. , 50 or..
  5. 7 - Pynchon’s postmodernism Cambridge Companions Online - Cambridge University Press. Universitypublishingonline.org.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu