Porru (marihuana)
Porrua (Heg.)[1][2][3], txirria[2] edo jointa (Ipar.)[4] marihuana edo haxixa duen zigarretari ematen zaion lagunarteko izena da. Tamaina handiko porruari tronpeta ere esaten zaio.
Motak
aldatuMarihuanaren kasuan, bakarrik edo tabakoarekin nahasia erre daiteke. Haxixa, ordea, marihuanaren erretxina kontzentratua denez, beti nahastu behar da zerbaitekin. Ohikoena tabakoarekin nahastea da, baina marihuanarekin ere nahas daiteke. Edozein kasutan, papera erabili behar da zigarreta egiteko, hala nola erretzeko papera, arrozezko papera, zelulosa edo beste landare-deribatu batzuk.
Marihuana ez diren beste droga batzuekin nahastutako txirriak ere badira, esaterako kokaina puruarekin edo PCBarekin (kokainaren oinarrizko orea). Azken horiek txino izena ere hartzen dute.
Erreferentzia
aldatu- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
- ↑ a b «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
- ↑ «joint | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
- ↑ «joint - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).