[go: up one dir, main page]

Ginezeo

Pistilo» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Ginezeo (argipena)»

Ginezeoa, lehen lore-orratz edo pistilo deitua (latinez pistillum motrailuaren eskua), loreen zati femeninoa da landare angiospermatan. Laugarren bertiziloa da lore oso batean.

Obarioak, lorean izan ditzakeen posizioak: superoa, erdiinferoa eta inferoa
Limoiondoaren pistiloa

Ginezeoa, karpeloz osatua dago, hauen gainean, ugaltze zelula femeninoak izango dituzten obuluak garatuko direlarik. Ginezeoa, karpelo bat edo gehiagoz, askeak edo euren artean elkartuak, osatuak egon daitezke. Bertan, toki ezberdinak aurki daitezke:

  • Obarioa: obuluak barnean dituen barrunbea
  • Estiloa, lore-hauts aleak jarriko diren "kanoi" bezala balioko duen zati antzu luzexka, polen aleak, likido estigmatikoak mantenduko dituelarik.
  • Lorexakia: Estiloaren gaineko barrunbea.

Ginezeoak, estilo eta estigmarik gabe ere egon daitezke, zuzenean obarioaren gainean jartzen da, eta, orduan, estigma sesila deitzen da.

Karpeloetan, hiru nerbio nagusi ikus daitezke, horietatik bik, karpeloaren ertzak zeharkatzen dituztelarik, eta, euren ondoan, obuluak jaiotzen dira: nerbio hauek, nerbio plazentario izena jasotzen dute. Karpeloaren erdiko nerbioa, nomofiloen erdikoa bezalakoa, nerbio karpelarra da. Obuluek, haziak sortzeko balioko dute, arrazoi honegatik jatorrizko hazitarakoak deitua, eta puxika formako irtenune bezala agertzen dira karpeloen ertzetan.

Kanpo-estekak

aldatu