Pierre de Decker
Pierre (Pieter) Jacques François de Decker (Zele, 1812ko urtarrilaren 25a - Schaerbeek, 1891ko urtarrilaren 4a) belgikar politikari eta idazlea izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1855etik 1857ra.
Pierre de Decker | |||||
---|---|---|---|---|---|
1855eko martxoaren 30a - 1857ko azaroaren 9a ← Henri de Brouckère - Charles Rogier →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Zele, 1812ko urtarrilaren 25a | ||||
Herrialdea | Belgika | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Brusela-Hiriburua eskualdea eta Schaerbeek, 1891ko urtarrilaren 4a (78 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, kazetaria, idazlea eta Barne Arazoetako ministroa | ||||
Kidetza | Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Catholic Party (en) |
Jesulagunen eskola batean hezi zen, zuzenbidea ikasi zuen Parisen eta Revue de Bruxelles aldizkariaren editoreetako bat izan zen. 1839 eta 1866 artean diputatu izan zen eta flandieraren aldeko hainbat ekimen bultzatu zituen.
1855ean lehen ministro eta Barne ministro izendatu zuten. 1830eko Belgikako Iraultzatik Belgikako parlamentuan flandrieraz hitz egin zuen lehen gobernuburua izan zen. Alderdi Katolikoko kidea izan zen eta bere alderdiko moderatuen eta Alderdi Liberaleko moderatuen artean hezkuntza arazoei buruzko akordioak lortzen saiatu zen.
1866an politikatik erretiratu zen, eta negozioetan jardun zuen, emaitza txarrekin.
Lanak
aldatu- Etudes historiques et critiques sur les monts-de-piété en Belgique (Brussels, 1844)
- De l'influence du libre arbitre de l'homme sur les fails sociaux (1848)
- L'esprit de parti et l'esprit national (1852)
- Etude politique sur le vicomte Ch. Vilain Xliii (1879)
- Episodes de l'histoire de l'art en Belgique (1883)
- Biographie de H. Conscience (1885)