[go: up one dir, main page]

Piarres Peralta eta Ezpeletakoa

Piarres Peralta eta Ezpeletakoa edo Piarres Peraltakoa "Gaztea" (1421-1492) nafar noble eta militarra izan zen, Gerra Zibilean Nafarroako kondestable eta agaramontarren buruzagia[1]. Leringo kondea, Martzillako baroia eta Azkoien, Funes, Cárcar, Andosilla, Faltzes, Undiano, Azagra eta Caparrosoko jauna izan zen.

Piarres Peralta eta Ezpeletakoa

Bizitza
Jaiotza1420 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1492 (egutegi gregorianoa) (71/72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Isabelle de Foix (en) Itzuli
Jarduerak

Biografia

aldatu

Aita Piarres Martinez de Peralta Ruiz de Azagra (edo Piarres Peraltakoa "Zaharra") eta ama Joana Ezpeleta Garro izan zituen.

Bitan ezkondu zen:

Errege-erregina Katolikoekin eta Aragoiko koroarekin harreman estuak izan zituen eta Toledoko artzapezpikua zen Alfonso Carrillo de Acuñarekin batera erregeen ezkontza antolatu zuen[2]. Horri esker, Fernando II.a Aragoikoak 1513an Alonso Carrillo Peraltakoa bere iloba Faltzesko markes izendatu zuen eta bere leinua bost mendez Martzillako gaztelutik gobernatu zuen[3].

1468ko azaroaren 23an, Nikolas Etxabarri Iruñeko apezpikuaren hilketan parte hartu zuen, Tafallan egindako Nafarroako Gorteetan. Ez zuen barkamena lortu, 1471n Aita Santuak amnistia eman zuen arte.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de antigüedades del Reino de Navarra. I Iruñea: Imprenta de Javier Goyeneche.
  2. Alvar, Alfredo. (2004). Isabel la Católica, una reina vencedora, una mujer derrotada. Madril: Temas de Hoy.
  3. Sagasti Lacalle, María José; Sagasti Lacalle, Blanca. El Linaje de los Peralta en los siglos XV y XVI, Blasones de la pinceladura del Castillo de Marcilla. .
  4. Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 59 or. ISBN 9788481365436..


Aurrekoa
Luis II.a Beaumontekoa
 
Nafarroako kondestable
Piarres Peralta

1451-1481
Ondorengoa
Luis III.a Beaumontekoa