Ftia
(«Phthia» orritik birbideratua)
Ftia (antzinako grezieraz: Φθία edo Φθίη, Phthía, Phthíē) Greziako antzinako lurralde bat da, Magnesia hegoaldean dagoena, Otris mendiaren alde bietan. Mirmidoi tribuaren aberria zen. Tribu honek, Troiako gerran parte hartu zuen, Akilesen buruzagitzapean.
Ftia | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°54′N 22°32′E / 38.9°N 22.53°E |
Honen parte da | Greziar mitologia |
Phthia, Akilesen aitona zen Eakok sortu zuen, eta hemen bizi izan ziren Iliadako heroiaren aita eta ama, Peleo eta Tetis, alegia.
Kritonen, Platonek idatzitako elkarrizketatako batean, Sokratesek, heriotz zigorra jasatera kondenatua zelarik eta bere exekuzioaren zain zegoela, amets bat izan zuen. Amets horretan, emakume batek, Phthiara hiru egunetan joango zela esaten zion. Eta filosofoak, amets horrekin, bere exekuzioa denbora horren buruan gertatuko zela ulertu zuen.