[go: up one dir, main page]

Petri Albretekoa (baita Petri Labritekoa edo Petri Nafarroakoa[1] ere; Lizarra, c.1504-1567ko abuztuaren 28a) nafar elizgizon eta diplomatikoa izan zen, Commingesko apezpikua izandakoa.[2]

Petri Albretekoa
elizbarrutiko apezpiku

1561eko maiatzaren 9a - 1567
Carlo Carafa (en) Itzuli - Charles III de Bourbon (mul) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Comminges (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLizarrac. 1504
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNafarroa Garaia1567ko abuztuaren 28a (62/63 urte)
Familia
AitaJoanes III.a Nafarroakoa
Haurrideak
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Biografia

aldatu

Joanes III.a Nafarroakoa errege ezkontidearen eta Maria Ganuza lizartarraren seme naturala izan zen.[3]

1531n Valladoliden beneditar bilakatu zen.[4] San Pedro de Cardeña eta Sahagúngo monasterioetan ikasi zuen.[5]

1540 eta 1545 artean Valladoliden, Karlos Habsburgokoaren Gortean zegoela, Hernán Cortésen Akademian parte hartu zuen,[5] non Henrike II.a Nafarroakoaren aldeko negoziazio diplomatikoak izan zituen Erresuma berreskuratzeko asmotan.[5] Garai haietan seme natural bat izan zuen: Joan Basilio Albret eta Nafarroakoa deitua.[5]

1560an, Aulki Santuan nafar enbaxadore izanik, Antonio Borboikoa eta Joana III.a Nafarroakoa legezko errege-erreginen aitorpena lortu zuen. Karlos IX.a Frantziakoak Commingesko gotzain izendatu zuen.[6] Izendapen horri esker, Trentoko Kontzilioaren azken bileretara joan zen.[7] Bere azken urteak Lizarran eman zituen.[8]

Eskuizkribuak:[9]

  • Comentarios del cristianísimo rey de Francia Henrico 2o deste nombre, dictados por el reberendísimo en [christ]o padre don Pedro de Labrit y Navarra
  • Diálogos de los grados de perfeción que a de tener el cortessano ecclesiástico que pretende ser Cardenal, e de la ynstitución e obligaciones de esta dignidad e de las buenas partes q[ue] ha de aber el que a ella fuere elegido, e de la perfeción e partes a que se obliga el Cardenal que aspira a la monarchía ecclesiástica. Dictados por el muy il[us]tre señor don Pedro Labrit de Nauarra...
  • Diálogos del origen, autores e causas de las eregías de Francia e de la diversidad de sus herores, e de las guerras, muertes, pestilencia, hambre e açotes con que Dios los ha visitado
  • Commentarios de Phelippe Segundo, rey de España

Argitaratuak:[9]

  • Diálogos de la differencia del hablar al escreuir. Tolosa: Iacobo Colomerio.
  • Diálogos de la eternidad del ánima. Tolosa: Iacobo Colomerio.
  • Diálogos de barios asumtos Tolosa 1560
  • Diálogos muy subtiles y notables Zaragoza: Juan Millán, 1567

Galduak:[9]

  • Las cenas sorianas
  • Trium foeminarum

Erreferentziak

aldatu