[go: up one dir, main page]

Peche Di (Bangkok, Thailandia, 1989a), batzuetan Peche Diamond, thai-estatubatuar emakumezko modelo eta modelo-agente transgeneroa da.

Peche Di
Bizitza
JaiotzaBangkok, 1989 (34/35 urte)
Herrialdea Thailandia
BizilekuaNew York
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta model agent (en) Itzuli

peche.xyz
Twitter: Pechedi Instagram: peche.xyz Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Pitchadapha Phasi (thailandieraz: พิชญ์ชฎาภาญ์ ภาษี) benetako izenez, Bangkoken jaio zen 1989an.[1] Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, 15 urte zituenean bere burua emakumetzat aurkezten hasi zen eta trantsizioa egiteari ekin zion. 2010ean Ameriketako Estatu Batuetara joan zen ikasle-bisa zuela.[1] Zenbait edertasun lehiaketa irabazi ondoren, America's Next Top Model lehiaketan sartu zen New Yorken, baina ez zuen irabazi.

2014an Di C☆NDY aldizkariaren azalean agertu zen beste 13 emakume transgenero ezagunekin batera, agerkariaren bosgarren urteurrena ospatzeko egindaki azal berezian hain zuzen.

2015eko maiatzean Dik pertsona transgeneroei zuzendutako Trans Models NYC modelo-agentzia sortu zuen New Yorken.[1]

Edertasun lehiaketak

aldatu
Urtea Lehiaketa Emaitza
2009 Miss Tiffany's Universe 4.a
2010 Miss Asia NYC 1.a (Irabazlea)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) Cantarella, Terence. «Inside New York's First Transgender Modeling Agency» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 13a).