Opioideen epidemia
Opioideen epidemia, opioideen krisia ere deitua, 1990eko hamarkadaz geroztik opiazeo/opioideei egotzitako gehiegizko erabilera, erabilera oker/abusu eta gaindosiek eragindako heriotzen hazkunde azkarra da. Osasun krisialdiak medikamentu horien abusu mediko, ez-mediko eta ludikoaren ondorio mediko, sozial, psikologiko eta ekonomiko esanguratsuak barne hartzen ditu. Bereziki larria izan da Estatu Batuetako opioideen krisia.
Opioideen epidemia | |
---|---|
Mota | Osasun krisialdi |
Osatuta | |
Opioideak analgesiko moderatu eta sendoen klase ezberdina dira, horien artean oxikodona (OxyContin eta Percocet izen komertzialekin saldu ohi dena), hidrokodona (Vicodin, Norco) eta fentaniloa, analgesiko oso indartsua dena, beste opiazeo batzuen antza izateko sintetizatzen dena, hala nola, opiotik eratorritako morfina eta heroina daudelarik.[1] Substantzia horien potentziak eta eskuragarritasunak, adikzioa eta gaindosia izateko arriskua egon arren, ezagun egin ditu, bai tratamendu mediko gisa, bai aisialdirako droga gisa. Opioideek bizkarrezur-erraboilren arnas.zentroan dituzten efektu lasaigarriengatik, dosi altuetan dauden opioideek hipobentilazioa izateko potentziala dute eta arnas gutxiegitasuna eta heriotza eragin ditzakete.[2]
Opioideak min akutua tratatzeko oso eraginkorrak dira,[3] baina eztabaida handia dago ea eraginkorrak diren min kronikoa edo inpaktu handiko min jasanezina tratatzeko,[4] arriskuak onurak baino handiagoak izan baitaitezke.[4]
1999 eta 2016 artean 453.300 estatubatuar opioideen erabiltzeagatik hil ziren.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Opioids» Drugs of Abuse (National Institute on Drug Abuse).
- ↑ (Ingelesez) «Information sheet on opioid overdose» Management of Substance Abuse (World Health Organization) 2014ko azaroa.
- ↑ Alexander GC, Kruszewski SP, Webster DW. (2012). «Rethinking Opioid Prescribing to Protect Patient Safety and Public Health» JAMA 308 (18) doi: . PMID 23150006..
- ↑ a b Franklin, G. M.. (2014-9-29). «Opioids for chronic noncancer pain: A position paper of the American Academy of Neurology» Neurology 83 (14): 1277–1284. doi: . PMID 25267983..
- ↑ (Ingelesez) «The Opioid Epidemic Might Be Much Worse Than We Thought» The Atlantic 2020-2-27.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |