[go: up one dir, main page]

Ohama Kagetaka (japonieraz: 小浜景隆?, 1540-1597) Japoniako historiako Sengoku aroaren amaieran eta Azuchi-Momoyama aroaren hasieran bizi izan zen pirata japoniarra izan zen. Shima probintzian aritu zen (gaur egun Mie prefekturaren zati bat), ondoren, Takeda Shingenen zein Tokugawa Ieyasuren itsas armaden jeneral eta buruzagi bihurtu zelarik, 1597an 57 urtekin hil aurretik.

Ohama Kagetaka
Bizitza
Jaiotza1540
Heriotza1597 (56/57 urte)
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa eta pirata

Historia

aldatu

Ohama, piraten buruzagi bezala aritu zen gaur egungo Mie prefekturako Tobako Obaman. Sekulako boterea izan zuen Ise badian, baita eragin handia ere Kitabatake klanaren gainean, klan honek, Ise probintziako gobernua zuelarik. Ohamak, Kitabatake pirata familia kontrolatu zuen, Shima probintzia bateratzeko Oda Nobunagarekin aliatu zen Kuki Yoshitaka garaitzeko erabili zuen atakebune baten jabe izateagatik.