Okela
Okela jateko haragia da, hegaztiena eta bereziki abereena[1]. Normalean, hitzak eskeleto-giharra eta inguruko koipea adierazi nahi ditu, baina litekeena da organo bat ere adieraztea (gibela, azala, burmuina, hezur-muina, giltzurruna edo birika[2]).
Animaliaren arabera, euskaraz izen ezberdina har dezake haragia:
- Aharirena, ahariki.
- Ardiarena, ardiki.
- Basurdearena, basurdeki.
- Behiarena, behiki.
- Gameluarena, gameluki.
- Idiarena, idiki.
- Katuarena, katuki.
- Txerriarena, txerriki.
- Urdearena, urdeki.
- Zaldiarena, zaldiki.
Jaten dugun haragi gehiena ugaztunekoa da, batez ere, ungulatuena. Hala ere, 3.000 ugaztun-espezietatik gutxi batzuk baino ez dugu jaten[3]. Lehen haragia lortzeko iturri nagusi, eta batzuetan bakarra, ehiza bazen ere, egun abeltzaintza da, harakintza sortuz.