Oko
Oko[4] ([oko]) Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 66 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 69 kilometrora dago.
Oko | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Oco | ||
Alkatea | Francisco Javier Bujanda Martínez (UPN) | ||
Posta kodea | 31281 | ||
INE kodea | 31184 | ||
Herritarra | okoar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°38′23″N 2°09′49″W / 42.639722222222°N 2.1636111111111°W | ||
Azalera | 3 km² | ||
Garaiera | 486 metro | ||
Distantzia | 69 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 68 (2023: −5) | ||
Dentsitatea | 23,85 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,27 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 15,89 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 14,90 (2018: %8,32) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://oco.es/ |
Geografia
aldatuInguru naturala eta kokapena
aldatuHerria Nafarroa mendebaldean kokatzen da. Antzin udalerriaren irteeran dagoen errepidean ezkerreko lehen bidetik lau kilometro eginda heltzen da Okora.
Okok Murietarekin egiten du muga iparraldean, Abaigar eta Olexoarekin ekialdean, Legariarekin mendebaldean eta Etaiurekin hegoaldean.
Klima eta landaredia
aldatuUdalerriko klima mediterraneo-kontinentala prezipitazio irregularretan eta zabalkunde termiko handian nabari da. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu bitartekoa da, eta prezipitazioak 500 eta 800mm artekoak, mendiguneetan ugariagoak direlarik. Urteko egun euritsuak 80 eta 120 inguru dira kokagunearen arabera.
Udalerri gehiena estaltzen zuten artadietatik zazpi hektarea baino ez ziren geratzen XX. mendearen amaieran. Horrez gain, hiru hektarea makaldi zeuden.
Historia
aldatuErdi Aroan zehar jaurerri izan zen, eta 1250. urtean Tibalt I.a erregeak herritarrek ordaindu beharreko petxa urteko 300 soldatetan ezarri zuen foru baten bitartez. Urte hartan, jaurerria koroaren ondareari loturi geratu zen. 1351. urtean Carlos II.ak jaurerria Beltran Velez Guevarari eman zion dohaintza moduan Etaiu eta Errezurekin batera. Ondoren, Carlos eta Tristan Mauleren jabetzakoa izan zen, baina hauek 1472 eta 1492ean Fernando Bakedao kalonjeari saldu zioten, hau aldi berean Juan II.a erregearen idazkaria eta Juan III.a eta bere emazte Katalinaren kontseilaria zen.
1846. urtean herriak Ega ibarreko herri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. 1847an, herrian 1.100 errealeko zuzkidura zuen eskola zegoen, eta herritarrek parrokiako abadea izendatzeko eskubidea zeukaten. XX. mendearen hasieran Nekazal Aurrezki Kutxa sortu zuten herritarrek.
Demografia
aldatuOkoko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,28a (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatuOkoko alkatea UPN alderdiko Francisco Javier Bujanda Martínez da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Urte horretan aurkeztutako hautagai bakarra izan zen; baliogabeko botoak 9 izan ziren (emandako guztien %19,15) eta 20 boto zuri izan ziren (botoen %52,63). Abstentzioa %29,85koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Francisco Javier Bujanda Martínez (UPN) | 18 | Bai |
2011ko udal hauteskundeetan, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu eta Bujandak jarduneko alkate segitu zuen[5].
Udaletxea
aldatuUdaletxea elizaren ondoko plazan dago eta 1981. urtean zaharberritu zen azken aldiz Nafarroako gobernuaren diru-laguntzari esker. Bi solairu dauzka eta kanpoaldeko hormak margoturik eta zarpeaturik daude. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka.
- HELBIDEA: Plaza Nagusia z/g
Alkateak
aldatu2007-2011 | Francisco Javier Bujanda Martínez | |
2011-2015 | Francisco Javier Bujanda Martínez | Jardunean |
Euskara
aldatuNafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oko eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,25ek zekien euskaraz hitz egiten.
Zerbitzuak
aldatuAntzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Oko eta eskualdeko beste hainbat herritan
Ondasun nabarmenak
aldatuSan Roman eliza, XIII. mende hasierako eraikin erromanikoa da. Irantzuko monasterioaren eragin nabarmena dauka arkitekturan. Aipagarri da XIII. mendeko arkua, ondoren egindako aldaketa gotikoetan berrerabili zena.
Herriko etxeei dagokionean, XVI. mendeko hainbat eraikin daude, horietako batzuk fatxadetan armarriak dituztela.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Oko[Betiko hautsitako esteka] Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren webgunean.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Okori buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Okoko Kale Nagusia Google Street View-n ikusia.