[go: up one dir, main page]

Oïl hizkuntzak (Langues d'oïl) galo-erromantze hizkuntza taldearen izendapen linguistiko eta historikoa da. Horren bidez Erromatar Galia zenaren hizkuntza eremua izendatzen da, hau da, gaur egungo Frantzia iparraldea, Belgikaren parte bat (Valonia) eta Kanaleko uharteak (Erresuma Batua). Oïl hizkuntzen lekua frantsesak hartu zuen (zeina, halaber, oïl hizkuntzetako bat den) hizkuntza ofizial eta nagusi gisa, Kanaleko uharteetan izan ezik, non ingelesa nagusi baita.

Oïl hizkuntzen hedadura, berdez nahiz horiz, frantsesaren egungo hedadura kontuan hartu gabe.

Banaketa

aldatu

Hizkuntzalaritzak Frantziako hizkuntzak (eta estatu horren muga inguruetan) hiru talde handitan bereizten dituzte: oc hizkuntzak eta oïl hizkuntzak talde nagusiak dira, eta bien arteko trantsiziozko taldea frankoprovenzerarena da.

Oïl hizkuntzek dialektoen continuum bat osatzen dute.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu