[go: up one dir, main page]

Nurenbergeko Legeak

Nurembergeko legeak» orritik birbideratua)

Nurenbergeko Legeak (alemanez: Nürnberger Gesetze) nazien gobernuak 1935ean juduen aurka egindako lege batzuk izan ziren. Lege hauekin, juduek zituzten eskubide apurrak galdu zituzten. Judua nor zen zehaztu zen eta horrela, nahikoa zen belaunaldi batzuk lehenagoko arbasoren bat judua izateko pertsona bat judu izan zedin, nahiz eta pertsona konkretu horrek judaismotik ezer ez jakin. Ezkontza mistoak debekatu eta judu alemaniarrak herritartasunik gabe geratu ziren. Juduen eta "ariar"ren arteko sexu harremanak debekatu zituzten. Hilabete batzuk beranduago, antzeko legeak egin zituzten beltzen, ijituen eta mestizoen aurka.

Odolaren garbiketa azaltzen zuen eskema.

Alemaniar gizartearen arraza garbiari eutsi behar zelako ideiaren ondorioz, juduen aurkako jazarpena jadanik hasia zegoen naziek botere lortu zutenetik. 1933an, juduen negozioen kontrako boikota ezarri zen baina Nurenbergeko Legeak eman zioten indar guztia antisemitismoari.

Nurenbergeko Legeak

aldatu
« Alemaniar odolaren indarra alemaniar herria betikotzeko baldintza dela sinetsita, eta alemaniar nazioaren etorkizuna bermatzeko borondate menderaezinak hauspotuta, Reichstagek (Alemaniako Parlamentuak) lege hau onetsi du aho batez, eta hemen gaudenok aldarrikatzen dugu:

Debekatuta daude juduen eta alemaniar odoleko jendearen arteko ezkontzak. Debekatuta daude juduen eta alemaniar odoleko jendearen arteko harremanak ezkontzatik kanpo. Debekatuta dago juduek neskame hartzea alemaniar odoleko edo ingurukoak, berrogeita bost urtetik gorakoak. Debekatuta dago juduek alemaniar kolore nazionalak aireratzea edo apaintzeko erabiltzea. Zilegi dute juduen koloreekin egitea; eskubide hau erabiltzea Estatuak bermatuta dago.

»

—Nurenbergeko Legeak, 1935

[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. E.R. Tannenbaum, La experiencia fascista. Sociedad y cultura fascistas. Madril, 1975.

Kanpo estekak

aldatu