[go: up one dir, main page]

Northern Exposure

estatubatuar telesaila

Northern Exposure 1990eko hamarkadako telesail estatubatuarra da. 110 kapitulu ditu, 45 bat minutukoak, eta Joshua Brandek et John Falseyek sortu zuten. CBS telebista katean eman zuten 1990eko uztailaren 12a eta 1995eko uztailaren 26a bitartean.

Northern Exposure
Jatorria
Sortzailea(k)Joshua Brand (en) Itzuli eta John Falsey (en) Itzuli
IzenburuaNorthern Exposure
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua6
Atalak110
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia dramatikoa eta medikuntza-drama
Iraupena60 minutu
Grabazio lekua(k)Roslyn eta Redmond
Antzezlea(k)
John Corbett
Rob Morrow
Janine Turner
Barry Corbin (en) Itzuli
Darren E. Burrows
John Cullum
Doug Ballard (en) Itzuli
Richard Cummings Jr.



[[Kategoria:Barry Corbin (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Doug Ballard (en) Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragileaDiane Frolov (en) Itzuli
Andrew Schneider (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDavid Schwartz (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea CBS
Hasiera-data1990eko uztailaren 12a
Amaiera-data1995eko uztailaren 26a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaCicley (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak

IMDB: tt0098878 Allocine: 3189 Rottentomatoes: tv/northern_exposure Allmovie: v175235 Metacritic: tv/northern-exposure TV.com: shows/northern-exposure Edit the value on Wikidata
Northern Exposure telesaileko Cynthia Geary, Rob Morrow eta Janine Turner aktoreak 1993ko Emmy Sarietan[1].

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Joel Fleischmann (Rob Morrow), New Yorkeko mediku judua, ikasketak burutzeko jaso zuen diru laguntzaren ordainean, bost urte eman beharko ditu Alaskan bertako komunitateari zerbitzu ematen. Hasieran, Anchorage-n, Alaskako hiri nagusienean, aritu beharko zela uste bazuen ere, Cicely izeneko herrixka batera bidaliko dute, gogoz kontra.

Pertsonaiak

aldatu
  • Joel Fleischmann (Rob Morrow): Mediku judua eta newyorktarra, Alaskan zerbitzua ematera behartuta dago eta bertan tokiz kanpo aurkituko du bere burua. Neurotikoa eta alderdi errepublikanoko hautesle sutsua, baserri giroan pasa beharko ditu bost urte ikasketak burutzeko jasotako bekaren ordainean.
  • Maggie O'Connel (Janine Turner): Grosse Pointe-n jaioa (Detroit hiriko inguruko hiri aberatsenetakoa), bizitza eroso hura utzi eta Alaskara doa hegazkin pilotu bezala aritzeko. Joel-ekin maitasun-gorroto harreman bat izango du. Beren arteko ezberdintasunak eta bizitzari buruz dituzten ikuspuntu kontrajarriak direla eta, etengabeko gatazkak sortuko dira bien artean.
  • Maurice Minnifield (Barry Corbin): Negoziogizon aberatsa eta Cicelyn lurralde handi baten jabea, bai eta egunkari eta irratiarena ere. Erretiroa hartu aurretik hegazkin pilotua eta astronauta izan zen. Maurice izan zen Joel medikua ekarri zuena, hiriaren garapena bultzatu nahi baitu. Shelly ere ekarri zuen herrira baina bere lagun min Holling Vincoeur-etaz maitemindu zen eta ordutik biak gorrotatzen ditu.
  • Holling Vincoeur (John Cullum): Cicelyko "The Brick" tabernaren jabea, 60 urtetik gorako kanadiarra da. Mauriceren lagun mina izan zen, Shelly neska gaztearekin maitemindu zen arte.
  • Chris Stevens (John Corbett): KBHR 570 AM irratian esatari bezala dabilen kartzelan ibilitako filosofoa da. Abestien bitartean Cicelyren inguruko berrian ematen ditu eta zenbait hausnarketa filosofiko ere egiten ditu. Zenbaitetan apaizaren papera egin izan du herriko ezkontzetan.
  • Shelly Tambo (Cynthia Geary): Ipar-mendebaldeko pasabideko Miss-a zen eta Mauricek Cicelyra ekarri zuen. Orain The Brick tabernako zerbitzaria da.
  • Ed Chigliak (Darren E. Burrows): Jatorriz erdi amerindiarra den gazte zinemazalea da. Tlinglit leinuak hazi zuen. Mauriceren enkarguak egiten ditu eta herriko dendan ere egiten du lan.
  • Ruth-Anne Miller (Peg Phillips): Herriko dendaren jabea da. Emakume nagusia da eta bakarrik bizi da, bere bi semeak urruti baitaude.
  • Marilyn Whirlwind (Elaine Miles): Mediku kontsultako harreragilea da, tlinglit leinukoa. Joel mediku berrituaren aurrean emakume ixila eta lasaia da. Atal batzutan amerindiarren ohitura eta eta erremedioak ekartzen ditu.

Atalak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Northern Exposure atalak»

Telesaileko atal garrantzitsuen artean hauek daude: Pilotua (Emmy baterako izendatu zuten idazkera nabarmenagatik)[2], hirugarren denboraldiko azken kapitulua, Cicely (Peabody saria irabazi zuen, Arte Sortzaileen hiru Emmy sari, eta Amerika Sariaren Zuzendaritza Kontseiluren bat), eta bosgarren sasoiko "I Feel the Earth Move" atala Estatu Batuetako telebistako sexu berekoen bigarren ezkontza azaltzen duena.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Primetime Emmy Awards (1993)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  2. Northern Exposure - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu