Nikolas Zendoia
Nikolas Zendoia Aristi (Aia, Gipuzkoa, 1941eko urtarrilaren 2a) gipuzkoar bertsolaria eta idazlea da[1].
Nikolas Zendoia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aia, 1941eko urtarrilaren 2a (83 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Biografia
aldatuAiako Izeta baserrian jaio zen. 21 urte zituela Azpeitiara joan zen lanera eta han bertsozaletu zen[2]. 1967an Gipuzkoako Txapelketan hartu zuen parte eta baita finalera iritsi ere. 9. postuan gelditu zen eta, hurrengo urteetan bertso idatziak egin bazituen ere, 1970eko hamarkadan bertso mundua utzita egon zen. 1977an Zarautzera joan zen bizitzera[2].
1986an berriro ekin zion bertsolaritzari eta 1989an Bertsolari Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. Finalerdiak jokatu zituen.
1990eko hamarkadaren hasieran, Diario Vasco egunkarian "Oroitzapenak" izenburupean lehengo pasadizoei buruzko artikuluak idazten hasi zen[3]. 1998an Beranduko birigarroa (Auspoa, 1998) liburua argitaratu zuen[4]. Bertan, 1990eko hamarkadan lehiaketetan saritutako bertsoak bildu zituen, bai eta egunkarian idatzitako artikuluak ere.
Bertsolaritza
aldatu- Bertsolari Txapelketa Nagusia
- finalerdiak (1): 1989
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
- finalista (1): 1967
Liburuak
aldatu- Beranduko birigarroa (Auspoa, 1998)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nikolas Zendoia - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ a b «Zendoia Aristi, Nikolas - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Artículos escritos por Nikolas Zendoia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).
- ↑ «Zarauzko Idazleak - Nikolas Zendoia - Beranduko birigarroa» zarauzkoidazleak.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-19).