Entzumen-nerbio
Entzumen-nerbioa, nerbio bestibulokoklear edo nerbio estatoakustikoa ere deitua, hamabi bikote kranialen arteko zortzigarren parea da. Oreka eta entzumen funtzioen arduraduna da, zeina informazio sentsoriala daraman nerbio aferentea den. Orekaren informazioa daraman nerbioaren atala bestibularra da eta entzumenarena daramana koklearra.
Entzumen-nerbio | |
---|---|
Xehetasunak | |
Konponenteak | cochlear nerve (en) Nerbio bestibularra |
Identifikadoreak | |
Latinez | nervus vestibulocochlearis |
MeSH | A08.800.800.120.910 |
TA | A14.2.01.121 |
FMA | 50869 |
Terminologia anatomikoa |
Nerbio hau barneko entzumen-arteriaren satelitea da, hau da, arteria honekin batera doa bere ibilbidean zehar. Arteria hau aurre-beheko garuntxo arteriaren adarra izan ohi da zein enbor basilarraren adarra den.
Jatorria
aldatuNerbio bestibulokoklearraren jatorriari buruz, atal bakoitzak sorrera bat izango du eta ondorean bi atalak batu egiten dira.
Nerbio koklearra gongoil kiribiletik edo Cortiren gongoiletik sortzen da (barne belarrian dagoena). Bestalde, atal bestibularra Scarparen gongoiletik edo gongoil bestibularretik sortzen da. Behin VIII bikote kraniala eratua dagoela barneko entzumen bidetik pasatu eta enbor entzefalikoan sartzen da erraboil-zubietako ildotik, VII bikotearen edo aurpegi nerbioaren albotik.
Behin enbor entzefalikoaren barruan dagoela zuntzak koklea eta bestibulu nukleotara bideratzen dira bertan sinaptatzeko eta informazioa burmuineko beste eremu batzuetara garraiatuko da.
Osagaiak
aldatuEsan bezala, nerbio bestibulokoklearrak bi osagai ditu: nerbio koklearra eta nerbio bestibularra.
Nerbio koklerra
aldatuEntzumen funtzioaz arduratzen den nerbioa da. Konduktu koklearretik datozen adar ezberdinez osatua dago. Adar hauek modiolotik igaro eta kokleatik irteterakoan batu egingo dira nerbio koklearra osatzeko. Nerbioak aurrera jarraituko du barneko meato akustikotik (edo barruko entzumen zulotik) ateratzerakoan nerbio bestibularrarekin batera nerbio bestibulokoklearra osatzeko. Behin nerbio bestibulokoklearra osatuta dagoenean, atzeko zulo kranialetik igaroko da bulbo errakideoaren edo erraboilaren mailan enbor zerebralaren alboko eremuan barneratzeko. Jarraian, erraboileko nukleo dortsal bentral eta zentraletara bideratuko da azkenik entzumen erradiazioaren bitartez entzumen kortexera iristeko. Aipatutako ibilbidea jarraituz, nerbio koklearrak soinuak sorturiko nerbio bulkadak entzumen kortexera transmitituko ditu.
Nerbio bestibularra
aldatuBarne belarrian aurkitzen den eta orekaren funtzioaz arduratzen den nerbioa da. Erdizirkularrak diren kanaletatik eta sakulu eta utrikuluko makuletatik datozen hainbat adarrek osatuko dute. Kanal hauetatik datozen adarrak batzerakoan, nerbio bestibularra sortu eta barne belarriko zulotik aurrera egingo du nerbio koklearrarekin batera nerbio bestibulokoklearra osatzeko. Jarraian, atzeko zulo kranialetik pasako da, bulbo errakideoaren mailan enbor zerebralaren alboko eremuan barneratzeko. Behin hemen, bulbo errakideoko nukleo dortsal bentral eta zentraletara bideratuko da, azkenik entzumen bideari jarraiki eta entzumen erradiazioari esker entzumen kortexera iristeko. Aipatutako ibilbidea jarraituz, nerbio bestibularrak orekak sorturiko nerbio bulkadak entzumen kortexera transmitituko ditu.
Entzumenaren bidea
aldatuLehenik eta behin entzumenaren informazioa jaso behar da, eta hori barne belarriko koklean edo barraskiloan dauden zelula hartzaileei esker gertatzen da. Behin zelula hauek kitzikatuta, informazioa zuntz koklearren bidez garraiatuko da, VIII bikote kranialetik enbor entzefalikoan dauden nukleo koklearretara. Bertan, entzumen bidean gertatuko da lehen sinapsia.
Sinapsi honen ostean zuntzak goiko oliba nukleotara joango dira, non ez duten zertan sinaptatu behar eta bertan soinuen analisia egiten da, maiztasuna eta tonua bezalako ezaugarriak aztertzeko. Ondoren, entzumenari buruzko informazioa daramaten zuntzak alboko lemniskotik beheko kolikulura iritsiko dira, mesentzefaloan kokaturiko nukleo batera alegia. Beheko kolikulu honetatik zuntzak talamoko nukleo zehatz batera joango dira: erdialdeko nukleo genikulatura. Azkenik, behin informazioak hemen sinaptatuta, entzumen kortexera abiatzen da, lobulu tenporalean kokatzen dena, eta bertan entzumena kontziente bilakatzen da; izan ere, edozer kontziente bilakatu dadin burmuin-azalera iritsi behar da.
Oreka eta entzumenaren ebaluazioa
aldatuEntzumen funtzioaren ebaluazioa egiteko bilateralki hatzekin soinua egiten da eta, ondoren, soinuak bilateralki entzuten dituen eta intentsitateari dagokionez antzekoak diren galdetzen zaio pazienteari. Entzumen neuronan akatsak, adibidez, maiz entzumen eta orekaren alterazioen erantzule dira.
Ebaluazio honetan erabiltzen diren probak ondorengoak dira: Rinne testa eta Weber testa, zeinaren bitartez gortasun neurosentroriala (barne belarriaren edota entzumen bide nerbiosoaren akatsak) eta transmisio (kapo zein erdiko belarriaren akatsak) gortasuna desberdintzen diren.
Garrantzi klinikoa
aldatuLesioen sintomak
aldatuErreferentziak eta helbideak
aldatu- Irudiak (anatorama): https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home
- Gaztelerazko eta ingelesezko wikipediatik itzulia