Neomak
Neomak musika taldea 2019an sortu zuten folk taldea da, pandero eta perkusiotik abiatu eta abangoardiara jotzen duena, bai estetikoki eta baita musika aldetik ere. Zazpi partaide ditu, haietako hiru arrasatearrak dira[1] eta gainerakoak Deba, Zarautz, Zizurkil eta Asteasukoak dira.[2]
Neomak | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Musika mota | folk |
Urteak | 2019 - |
Taldekideak | |
Eneritz Aulestia Alaitz Eskudero Leire Etxezarreta Irati Gutierrez Maria Lasa Amets Ormaetxea Garazi Otaegi |
Ibilbidea
aldatuTrikitilari txapelketatan bikoteka aritu ondoren Kepa Junkeraren Sorginak panderojole taldearen inguruan bildu ziren 2014an. Munduan zehar birak egin zituzten trikitilari bizkaitarrarekin; Washington, Krakovia, Danimarka, Alemania, Frantzia, Portugal, Maroko...[3] Junkerak 2018an ezbeharra izan zuenean proiektua bertan behera gelditu zen eta zazpi trikitilarik Neomak taldea eratu zuten. COVID-19 pandemiak eraginda proiektu berriak geldialdi bat izan zuen baina egoera normaldu zenetik kontzertu ugari eman dituzte eta 2022an diskoa kaleratu zuten, taldearen izena daramana. "Hamen" eta "Ilargi berriak" izan ziren diskoko singleak[1].
Diskografia
aldatu- Neomak (2022, Airaka)[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Irati Gutierrez (Neomak): "Oso gustura gabiltza disko berriaren aurkezpen kontzertuetan" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
- ↑ MusikaZuzenean TB # 204 : Neomak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-05). «Neomak taldea, pandero eta irrintzien bitartez ahalduntzen» naiz: (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
- ↑ «Neomak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).