My Left Foot
My Left Foot (euskaraz: «Nire Ezker Oina») 1989ko Jim Sheridan irlandar zinema zuzendariaren filma bat da. Christy Brown irlandar idazle eta margolarian bizitzan eta berak idatzitzako izen bereko My Left Foot liburu autobiografikoan oinarritua dago.
Filmak Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Daniel Day-Lewis) eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Brenda Fricker).
Argumentua
aldatuFilmak familia txiro batean jaio, eta garun paralisi baten ondorioz burutik behera helbarri eta ezin mugiturik gelditu den Christy Brown irlandar margolari, olerkari eta idazlearen bizitza kontatzen du. Borondate sendoko irakaslea den bere ama Bridget-en (Brenda Fricker) babesa eta bere irmotasunari esker, ezker oinarekin idazten eta margotzen ikasi zuen, modu horretan gizartean integratzeko aurrean zituen harresiak bertan behera txikituz.
Aktoreak
aldatu- Daniel Day-Lewis: Christy Brown
- Brenda Fricker: Brown andrea
- Alison Whelan: Sheila
- Kirsten Sheridan: Sharon
- Declan Croghan: Tom
- Eanna MacLiam: Benny
- Marie Conmee: Sadie
- Cyril Cusack: Lord Castlewelland
- Phelim Drew: Brian
- Ruth McCabe: Mary
- Fiona Shaw: Eileen Cole doktorea
- Ray McAnally: Brown jauna
- Pat Laffan: Tabernaria
- Derry Power: Tabernako bezeroa
- Hugh O'Conor: Christy Brown (gaztea)
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- My Left Foot filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)