[go: up one dir, main page]

Milena Jesenská (Praga, 1896ko abuztuaren 10a - Ravensbrück kontzentrazio-eremua, Alemania, 1944ko maiatzaren 17a) idazle, kazetari eta itzultzaile txekiarra izan zen.[1]

Milena Jesenská

Bizitza
JaiotzaPraga1896ko abuztuaren 10a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
HeriotzaRavensbrück eta Ravensbrück (en) Itzuli1944ko maiatzaren 17a (47 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
AitaJan Jesenský
Ezkontidea(k)Jaromír Krejcar (en) Itzuli
Ernst Polak (en) Itzuli  (1918 -  1925)
Seme-alabak
Familia
LeinuaHouse of Jeszenszky (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
txekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, itzultzailea, iritzi-kazetaria eta editore-laguntzailea
Lantokia(k)Dresden eta Viena
Enplegatzailea(k)Pestrý týden (en) Itzuli
Lidové noviny (en) Itzuli
Přítomnost (en) Itzuli
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Milena
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txekoslovakiako Alderdi Komunista

Bizitza

aldatu

Urte askoan Kafkaren maitalea izenez ezaguna izan zen, idazleak bidalitako gutunen edizioaren ondorioz.[2]

Familia aristokratiko batean jaio zen; aita zirujaua eta Pragako Unibertsitateko irakaslea zen, eta ama Milenak 16 urte zituela hil zen.[3] Minerva izeneko neskentzako institutu esklusiboan ikasi zuen eta, aitaren nahiak betez, Medikuntzako ikasketak hasi zituen, baina laster utzi zituen. Ernst Pollak judu jatorriko idazle austriarrarekin maitemindu zen, eta, aita aurka egon arren, Vienan finkatu ziren.[4]

Lehen urratsak

aldatu

Senarrarengandiko independentzia bilatuz, txekiera itzulpenak egiten eta txekiera irakasten hasi zen; bere ikasleetako bat Hermann Broch eleberrigile eta saiakeragile austriarra izan zen.

Langile klaseak bizi zituen baldintzen inguruko ezagutza zuzena izan zuen eta metropoliko eguneroko bizitzari buruzko txostenak idazten hasi zen Pragako Tribuna egunkari liberalarentzat. Horrela hasi zen bizitza osoan markatuko zuen ezkerreko kontzientzia.[5]

Franz Kafkarekin harremana

aldatu

1919an, Franz Kafka idazle txekiar-alemaniarraren ipuin batzuk irakurri zituen alemanez eta Der Heizer (Sugilea) ipuina txekierara itzultzeko baimena eskatu zion gutun baten bidez. Gutun hau bi urte iraungo zuen bien arteko korrespondentzia sutsu baten hasiera izan zen (1920-1922) halere, bi topaketa pertsonal besterik ez zituzten izan: lau egunez Vienan eta egun batez Gmünden. Der Prozeß (Prozesua) eleberria eta Meditazioak eta Das Urteil (Epaia) lanak ere itzuli zituen.[6]

Kafka 1924ko ekainaren 3an hil zenean, hileta ohar bat idatzi zuen Milenak Vienan Pragako Narodni Listy egunkarian non honakoa adiera zuen: Lotsatia, uzkurra, leuna eta atsegina, bisionarioa, bizitzeko jakintsuegia, borrokatzeko ahulegia, garaileari men egin eta lotsatu egiten duten horietakoa zen Kafka.

Kazetari

aldatu

1920an hasi zen kazetari gisa aitorpena jasotzen. Vienan, Tribuna eta Národní Listy txekiar egunkariekin eta Pestrý týden eta Lidové Noviny aldizkariekin kolaboratu zuen. 1938 eta 1939 urteetan Presentzia ( Přítomnost ) astekari kultural eta politiko garrantzitsua zuzendu zuen, Ferdinand Peroutkak Pragan argitaratua. Bertan argitaratutako bere erreportaje, artikulu eta hausnarketak gerra aurreko Txekoslovakiako kazetaritzako orrialde onenen artean dauden itxura originalaren eta espiritu feministaren lagina dira.

Ekintzaile

aldatu

Jadanik Pollack-engandik dibortziatuta, Pragan bizi izan zen eta bertan Jaromír Krejcar arkitekto txekiarrarekin ezkondu zen eta 1928an haien alaba Jana jaio zen. Biak Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kideak izan ziren. Krejcar Sobietar Batasunera joan zen denbora batez eta harrituta itzuli zen estalinismoaren arbitrarietate eta krimenengatik.

Milenarentzat sormen profesionaleko hamarkada tragiko eta bizia hasi zen. Alde batetik, morfinaren menpe zegoen, senarrarengandik dibortziatu zen eta arrakasta profesionala gero eta handiagoa zen. Prentsa komunistaren kolaboratzailea izan zen, baina laster hasi zen sobietar komunismoarekiko bere desengainua, eta judizial militante komunista askok jasandako purga eta traizioa salatu zituen. Erregimen naziarengadik ihesi zihoazen errefuxiatu alemaniarrei laguntza eman zien.

Praga okupatu ondoren, Milenak okupatzaileen aurkako borroka klandestinoarekin bat egin zuen. Austriako eta Alemaniako judu askori Protekturatutik ihes egiten lagundu zien, baita txekiar soldadu batzuei ere. Kazetariak ezkutatu egin zituen Joachim Von Zadwitzowi medikuaren esku utzi aurretik, Ostravskora eramaten aritzen zena, Poloniako mugatik gertu. Probokazio modura, kalean arropan izar horia zuela ibiltzen zen, jatorri judua ez zuen arren.

Atxiloketa

aldatu

Gestapok atxilotu egin zuen 1939ko azaroan eta Ravensbrück kontzentrazio esparruan eduki zuen, eta han erizain bihurtu zen. Bizirik atera zirenen testigantzek presoen bizitza fisiko eta psikologikoaren kalitatea hobetzen lagundu zuen portaera solidario eta ausartaz mintzo dira. Han, Margarete Buber-Neumannekin adiskidetasun handia egin zuen eta bertan literatura izan zen elkarrizketaren ardatza, pentsatzen baitzuten: Izpiritua irla bat da, txikia baina segurua, miseria eta atsekabezko itsaso baten erdian. Gero, Buber-Neumannek liburu bat eskainiko zion idazle txekiarrari: Kafkas Freundin Milena, eta bertan, Milenaren bizitza kontatzeaz gain, biek kontzentrazio esparruan bizi izan zituzten egunak ere kontatzen ditu.[7]

Atxilotuta egon zen bitartean, 40 bat gutun idatzi zizkion aitari eta Honza alabari, horietatik zazpi agertu dira, horietako bat Jaromír Krejkar bigarren senarrari zuzendua.

Kontzentrazio-esparruan giltzurrunetako infekzio bat izan zuen eta 1944ko maiatzaren 7an hil zen haren ondorioz

Argitalpenak

aldatu

1920ko bigarren erdialdean, argitaratu ziren idatzi zituen liburuak.

  • Milenovy recepty (Errezeta bilduma)
  • Cesta k jednoduchosti (Sinpletasunerako bidea)
  • Člověk dělá šaty (Monjeak egiten du Ohitura) Errezeta liburua bere entzuleek bidalitakoen bilduma bat zen eta beste biak bere erreportajeen bilduma.

Aitortzak

aldatu
  • 1995ean Nazioen arteko Justa titulu israeldarra eman zioten
  • 1996an Tomax Garrigue Masaryken Ordena.

Erreferentziak

aldatu
  1. «: : : : : Milena Jesenská : : : : :» www.epdlp.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  2. de 2019, 18 de Abril. «Milena, el gran amor de Kafka, y la traducción del duelo» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  3. Gutiérrez, Pedro Juan. (2017-06-19). «Blog de Pedro Juan Gutiérrez: MILENA JESENSKÁ» Blog de Pedro Juan Gutiérrez (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  4. Narbona, Rafael. (2017-11-28). Milena Jesenská, mater misericordiae. (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  5. Rábago, Joaquín. (2015-07-14). «Descubren cartas desde la cárcel de Milena, el gran amor de Kafka» La Opinión de Murcia (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  6. «Milena Jesenská, figura clave del periodismo checo y amante de Kafka» Radio Prague International 2016-08-18 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  7. «Milena Jesenska, mucho más que una novia de Kafka» ELMUNDO 2017-06-10 (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
  8. Club, Callejero. «Estado del tráfico en Carrer de Milena Jesenská» Callejero (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).

Bibliografía

aldatu
  • Francisca de Haan; Krasimira Daskalova y Anna Loutfi. Biographical dictionary of women's movements and feminisms in Central, Eastern, and South Eastern Europe: 19th and 20th centuries. New York, Central European University Press, 2005. ISBN 9789637326400. Consultado el 17 de noviembre de 2015. 
  • Alena K. Wagnerová. Milena Jesenská: Biographie (en francés). Mannheim, Bollmann, 1994. ISBN 9783927901544. Consultado el 17 de noviembre de 2015. 
  • Jana Černá. Kafka's Milena. Evanston, III, Northwestern University Press, 1993. ISBN 9780810110892. Consultado el 17 de noviembre de 2015. 
  • Mary Hockaday. Kafka, Love, and Courage: The Life of Milena Jesenská (en inglés). Woodstock, NY, Overlook Press, 1997. ISBN 9780879517311. Consultado el 17 de noviembre de 2015. 
  • Margarete Buber-Neumann, Milena, Editorial Tusquets, Barcelona, 2017.