Mikronesiako Estatu Federatuak
Mikronesiako Estatu Federatuak[1] (ingelesez: Federated States of Micronesia) edo soilik Mikronesia (ingelesez: Micronesia, ˌmaɪkroʊˈniːʒə ahoskatua) Ozeano Barean kokatutako 607 uhartek osatutako multzoa da, Papua Ginea Berriaren ekialdean. 1986ko azaroaren 3tik Ameriketako Estatu Batuekin elkartuta dago bertako gobernua, atxikipen askea deritzon formularen bidez.
Mikronesiako Estatu Federatuak | |||
---|---|---|---|
Federated States of Micronesia | |||
Ereserkia: Patriots of Micronesia (en) | |||
Goiburua: Peace Unity Liberty ("Bakea, Batasuna, Askatasuna") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Palikir 6°55′4″N 158°11′6″E | ||
Azalera | 702 km² Ura %0 | ||
Punturik altuena | Dolohmwar (en) | ||
Punturik sakonena | Ozeano Barea (0 m) | ||
Kontinentea | Uharteetako Ozeania eta Ozeania | ||
Mugakideak | Ameriketako Estatu Batuak, Palau eta Papua Ginea Berria | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Errepublika federal | ||
President of the Federated States of Micronesia (en) | Wesley Simina (en) | ||
Legebiltzarra | Congress of the Federated States of Micronesia (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 105.544 | ||
Dentsitatea | 150,35 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | gizonezko: 18 emakumezko: 16 | ||
Emankortasun-tasa | 3,243 (2014) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | -14 | ||
Bizi-itxaropena | 69,195 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 40,1 (2013) | ||
Giza garapen indizea | 0,628 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 336.427.532,88 $ (2017) | ||
BPG per capita | 3.187 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 390.596.586 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 3.700,794 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 2 % (2016) | ||
Erreserbak | 203.718.873 $ (2017) | ||
Inflazioa | 1,3 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1986ko azaroaren 3a, 1947 eta 1979ko maiatzaren 10a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +691 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | FM | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | FSM | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .fm | ||
fsmgov.org |
- Artikulu hau Mikronesiako Estatu Federatuei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mikronesia (argipen)».
Geografia
aldatuKarolinak uharteen ondoan dagoen uhartedia da, 607 uhartek osatzen dutena. Gehienak atoloiak edo koralezko harresiak dira, itsasoz azpiko mendilerroetan sortuak. Uharte hauek lau multzotan bereizten dira: Yap, Chuuk, Pohnpei eta Kosrae.
Orografia eta klima
aldatuUharte batzuk sumendi jatorrikoak dira, gehienez ere 750 metroko garaiera dutenak; besteak berriz koralezko atoloiak dira, lauak, eta aintzirak dituzte barnealdean. Klima bero hezea da. Euri gehiago egiten du ekialdean mendebalean baino: 5.000 mm urtean Ponape-n eta 3.000 mm Yap-en. Urtean, batez beste, 27 °C egiten ditu. Lurraldearen seiren bat basoek hartzen dute.
Historia
aldatuMikronesiako lehen biztanleak orain dela 4000 urte baino gehiago iritsi ziren. Hasieran buruzagitzan oinarritutako sistema deszentralizatua osatu zuten baina pixkanaka zentralizaziorako joera gero eta nabarmenagoak agertu ziren, bereziki ekonomia eta erlijio alorretan. Buruzagitza zentralizatua Yap-en ezarri zen.
Portugaldarrak bertara heldutako lehen europarrak izan ziren. Ondoren espainiarrek konkistatu zuten bi mende baino gehiagoz. 1899an Alemaniari saldu zioten eta 1914an japoniarren menpean gelditu zen.
Bigarren Mundu Gerran japoniarrek base inportantea izan zuten Chuuk-en, eta hura desegiteko gudu inportantea izan zen 1944ko otsailean, non estatubatuarrek Hailstone Operazioan kontrola hartu zuten Chuuken. Aldiz, Yap uhartean ere japoniar indar handi bat zegoen, 5.000 soldaduko armada bat; baina estatubatuarrek "jauzien estrategia" egin zuten harekin Pazifikikoko beste puntu batzuekin bezala: borrokatu eta okupatu gabe utzi, aurreratuz hurrengo uharteetara, eta japoniarrak bertan isolatuta utziz. Horrela Yap ez zuten okupatu AEBek Japoniaren errendizioa gertatu arte.
II. Mungu Gerraren ostean Japoniako Inperioa desegin zenean lurraldea AEBen administraziopean gelditu zen (Administrazio Fiduziarioko Batzordearen gidaritzapean). 1979an Mikronesiako zenbait lurralde elkartu ziren gaur egungo Mikronesiako Estatu Federatuak sortzeko: Palau, Marshall Uharteak eta Iparraldeko Mariana Uharteak ez ziren hor sartu. 1986ko azaroaren 3an AEBekin Asoziazio Askeko Elkartea osatu zuen.
Hitzarmen hura indarrean sartu zenean Nazio Batuek babespeko herri izaera kendu zioten Mikronesiari (1947. urtean eman zieten izaera hura Mikronesiako uharteei, eta NBEn aginduz Estatu Batuek uharteen autodeterminazioa bideratzeko moduko kontzientzia sorrarazi behar zuen uharte haietan), eta 1990ean Mikronesiaren burujabetasuna berretsi ondoren 1991n Nazio Batuen Elkartean onartu zituzten Mikronesiako estatu federatuak. 1991ko hauteskundeetan Bailey Olter izendatu zuten lehendakari eta estatuburu, eta Jacob Nena lehendakariorde. Haren agintaldian Nazioarteko Diru Funtseko kide eta Munduko Bankuko kide bihurtu ziren Mikronesiako estatu federatuak, eta 1994an Mikronesiako epe luzerako ekonomiaren aurreikuspenak aztertu ziren, Estatu Batuekiko mendekotasunari zegokionez batez ere (barne produktu gordinaren bi heren inguru hartzen zuen Estatu Batuen laguntzak garai hartan). 1995eko hauteskundeen ondoren Olter berretsi zuten bere karguan, baina 1996an Jacob Nena izendatu zuten behin-behineko lehendakari, Olterrek bere funtzioak betetzeko gaitasunik ez zuela-eta. 1997an zin egin zuen Nenak lehendakari titularraren kargua. 2007an Manny Mori izendatu zuten lehendakari, eta Alik L. Alik Lehen Ministro.
Banaketa administratiboa
aldatuMikronesia lau estatu federatutan banatua dago:
Bandera | Estatua | Hiriburua | Eremua[2] | Biztanleria[3] | Dentsitatea |
---|---|---|---|---|---|
Chuuk | Weno | 127 km² | 53.595 | 420 bizt/km² | |
Kosrae | Tofol | 110 km² | 7.686 | 70 bizt/km² | |
Pohnpei | Kolonia | 346 km² | 34.486 | 100 bizt/km² | |
Yap | Colonia | 118 km² | 11.241 | 95 bizt/km² |
Ekonomia
aldatuEkonomia jarduera garrantzitsuenak bizirauteko nekazaritza eta arrantza dira. Meatzaritzan fosfatoak dira garrantzitsuenak. Turismoak gero eta garrantzia handiagoa duen arren, oraindik azpiegitura falta nabarmena da.
Estatuaren diru iturri garrantzitsuena kanpoko finantziazioa da, gehienbat AEBek eskainitakoa (2001ean diru sarreren %65 AEBek emandako diru-laguntzetatik jaso zuen). Bigarren mailan leudeke Australia edo Zeelanda Berriak emandako laguntzak. Horrez gain, posta-seiluek ere diru ugari ekartzen diote estatuari, bereziki bildumagileek erosten dituzte eta.
Sektore publikoa oso indartsua da gaur egun laneratze ahalmenari dagokionez. Bertako biztanleen %45ak sektore publikoan lan egiten du oraindik, AEBekin eta Munduko Bankuarekin egindako itunak bete ez diren seinale.
Administrazioa eta gobernua
aldatu1979. urteko konstituzioak agintzen duenaren arabera, Mikronesiako aginpide betearazlea lehendakariaren esku dago eta aginpide legegilea, berriz, biltzar federalaren esku; lau urtez behin aukeratzen dira kargudun eta erakunde horiek. Bestalde, eta konstituzioak aldarrikatzen duen aginpidearen deszentralizazioaren mesedetan, estatu bakoitzak bere gobernadorea eta bere legebiltzarra du. Ez dago alderdi politikorik, debekatuta ez dauden arren; familia loturetan eta uharte bakoitzeko eragileetan oinarritua da atxikimendu politikoa.
Demografia
aldatuMikronesiako biztanleen artean kultura, mota eta hizkuntza desberdin asko bereizten dira, baina truk taldekoak dira ugarienak. Asko dira japoniarren ondorengoak, Mikronesia Japoniaren kolonia izan zenean kolonoen eta mikronesiarren arteko ezkontzetatik sortuak. Biztanle gehienak herrietan bizi dira, eta % 26 bakarrik bizi dira hiriguneetan. Biztanle hazkundea handia da (% 3 ingurukoa batez beste), eta horrek herrialdearen zailtasunak areagotzen ditu, ekonomiaren egoera berez baita nahiko txarra.
Mikronesiar kulturen multzotik aparte, polinesiar kulturako bi uharte eta komunitate badira Federazioan, Kapingamarangi eta Nukuoro herrietako kulturak, Polinesiar uharte periferikoen multzokoak.
Ingelesa da hizkuntza ofiziala, baina bertako hizkuntza mikronesiarrak ere asko dira eta erabiltzen dira, baina 10.000 hiztunetik gora dituzten bakarrak chuukera eta pohnpeiera dira..
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2019-7-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.