[go: up one dir, main page]

Mike Leigh (Salford, Lancashire, Ingalaterra, 1943ko otsailaren 20a) zinema-, antzerki- eta telebista-zuzendaria da. Ospetsua da antzezleak prestatzeko duen metodoagatik. The Box Play (1965) lehen antzezlanerako, antzezleei utzi zien azken gidoiaren elkarrizketak sortzen. Hurrengo lanetan ere, antzezleek denbora luzea igarotzen zuten Leighekin pertsonaiak zehazten. Zuzendariaren eta antzezleen arteko lan horretatik sortu ohi zen behin betiko gidoia.

Mike Leigh

(2023)
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaBrocket Hall1943ko otsailaren 20a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Ezkontidea(k)Alison Steadman  (1973 -  2001)
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Dramatic Art 1962) : antzezpen
Buile Hill High School (en) Itzuli
Camberwell College of Arts (en) Itzuli
Central School of Art and Design (en) Itzuli
London Film School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, antzerkigilea, antzerki zuzendaria, gidoilaria, idazlea, telebista zuzendaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Errege Literatura Elkartea

IMDB: nm0005139 Allocine: 10944 Allmovie: p99264 Edit the value on Wikidata

1971n egin zuen debuta zineman, antzerki-lanetako bat zinemarako egokitu zuenean: Bleak Moments (1971). Film horrek Chicago eta Locarnoko zinemaldietako sariak irabazi zituen arren, Leighek albora utzi zinema, eta telebistarako lan egiten hasi zen: Hard Labour (1973), Abigail´s Party (1977), Grown-Ups (1980), Home Sweet Home (1982) eta Meantime (1983), besteak beste. Antzezlanak ere zuzendu zituen: Babies Grow Old (1974), Goose-Pimples (1981) eta Smelling a Rat (1988). Azken urte horretan itzuli zen zinemara, eta Nazioarteko Kritika Saria irabazi zuen Veneziako Zinemaldian High Hopes (1988) filmarekin.

Harrezkero, sari ugari irabazitako filmak egin ditu, horien artean, Life is Sweet (1990), Naked (1993), Secrets & Lies (1996), Topsy-Turvy (1999), All or Nothing (2002), Happy-Go-Lucky (2008) eta Another Year (2010).

Erreferentziak

aldatu