Miguel Abia Biteo Boricó
Miguel Abia Biteo Boricó (1961eko urtarrilaren 11 – 2012ko abenduaren 6a) Ekuatore Gineako ingeniari eta politikaria izan zen, bere herrialdeko lehen ministroa izan zena 2004ko ekainaren 14tik 2006ko abuztuaren 14ra arte.
Biografia
aldatuBososo herrian jaio zen, Santiago de Baney auzoan, Bioko uhartean. Bubi talde etnikokoa zen, Ekuatore Gineako Errepublika osatzen duten 5 talde etnikoetako bigarren handiena. Biteok Sobietar Batasunean ikasi zuen, non meatze-ingeniaritzan graduatu zen. Ekuatore Gineara itzuli zenean gobernuarentzat lanean hasi zen eta bere heriotzera arte Teodoro Obiang Nguema Mbasogo-ren diktadurarekin lotuta egon zen. Ogasun ministroa izan zen 1999tik 2000 arte, ustelkeriaren eskandaluagatik dimisioa aurkeztera behartu zutenean. Teodoro Obiang diktadorearengandiko hurbiltasunak lehen ministroaren izendapena ekarri zion. 2006ko abuztuaren 10ean gobernuko buruaren kargua utzi zuen, eta Ricardo Mangue Obama Nfubea-k ordezkatu zuen. Obiang erregimenaren barneko munduaren jakitun izan zen, nahiz eta diktaduraren zenbait buruzagik Bioko uhartearen Autodeterminaziorako mugimendu (MAIB) klandestinoari atxiki zioten. Laneko eta Gizarte Segurantzako ministro izendatu zuten azken gobernuan.
2012ko abenduaren 6an hil egin zen miokardio infartu akutu batek emanda, Malabon Errepublikako presidentetzan bilera batetik irten ondoren, oraindik Ekuatore Gineako Lan eta Gizarte Segurantzako ministroa zelarik.
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Ekuatore Gineako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |