Michael Phelps
Michael Fred Phelps (Baltimore, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1985eko ekainaren 30a) igerilaria da, munduko hainbat errekorren jabe.[1] 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan zortzi domina irabazi zituen, horietatik sei urrezkoak eta bi brontzezkoak. [2] Gainera, Joko Olinpiko batean domina gehien irabazi duenaren errekorra berdindu zuen, Alexander Dityatinek 1980an egindako marka berdinduta.[3]
Michaelek irabazi dituen nazioarteko tituluen eta hautsitako errekor mundialen ondorioz, munduko igerilarik onena izendatu zuten 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan eta Ameriketako Estatu Batuetako igerilaririk onena 2001, 2002, 2003, 2004, 2006 eta 2007 urteetan.
Phelps zortzi proba olinpikoetan parte hartzeko sailkatu da Beijingo 2008ko Olinpiar Jokoetan, eta Mark Spitzek duen Joko Olinpiar batean zazpi urrezko domina lortzearen errekorra hausten saiatzen ari da. 2008ko abuztuaren 11an, Phelpsek bi urrezko domina zituen jada, bietan munduko errekor berriak ezarriz.
2012ko Londresen jokaturiko Olinpiar Jokoetan dominarik gehien eskuratu dituen kirolaria izatera iritsi da, guztira 19 lorturik, Larisa Latynina gimnastak baino bat gehiago, hain zuzen ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Michael Phelps» TVGuide.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hitos de los Juegos Olímpicos de Londres 2012» ESPNdeportes.com 2012-08-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
- ↑ «SwimNews.com - Craig Lord: Franklin Pips Phelps For Top Honour» www.swimnews.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)(Txineraz) Michael Phelpsen webgune ofiziala