Meleane Pau'uvale
Meleane Lolohea Pau'uvale (1949) tongar irakasle, hizkuntza aktibista eta komunitateko liderra da, gaur egun Zeelanda Berrian bizi dena.
Meleane Pau'uvale | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Tonga |
Bizilekua | Auckland |
Jarduerak | |
Jarduerak | community leader (en) |
Jasotako sariak |
Bizitza
aldatuMeleane Pau'uvale 1949an jaio zen Ha'akio Tukulalo Olo'uan, Tongako Vava'u barrutian[1][2]. Siosifa Pau'uvale irakaslearekin ezkondu zen eta lau seme-alaba ditu harekin. Hiru hamarkadaz, Tongako Eliza Wesleyar Askeak zuzendutako ikastetxeetan irakatsi zuen[1].
1990eko hamarkadan, Zeelanda Berrira joan zen bizitzera, eta konturatu zen hango tongar komunitateak tongeran eta Tongako kulturan oinarritutako hezkuntza behar zuela[1]. Haur hezkuntzaren eta hizkuntza eskubideen aldeko aktibismoaren inguruko lanagatik egin zen ezaguna[1][3].
1999an, Pau'uvalek Akoteu Kato Kakala Haur Hezkuntzako Zentroa sortu zuen Māngeren, bere garajean[1][2][4]. Azkenean, aitortza ofiziala eta finantzaketa lortu zituen. Gaur egun zentroa Ōtaran dago[1], eta Pau'uvalek zuzendari gisa jarraitzen du[4][5].
Horrez gain, Zeelanda Berriko tongar komunitateari laguntzen dio. Besteak beste, Alaha Manongi hezkuntza-zerbitzua sortu, Tongeraren Astea antolatu eta Kato Kakala osasun-programa garatu zuen[4]. Tongerazko hiru liburu argitaratzen lagundu zuen, eta Akoteu Kato Kakala zentroak Tongako kultur hezkuntzarako tresna digitalak ere ekoitzi ditu[1][4].
2023an, Pau'uvale Zeelanda Berriko Merezimendu Ordenako ohorezko ofizial izendatu zuten[3][4][6][7].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g (Ingelesez) «Unwavering vision for young Tongan learners» Ministry for Pacific People 2021-09-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b (Ingelesez) McCulloch, Gabrielle. «How a Tongan language preschool is keeping its community afloat» Stuff 2022-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b (Ingelesez) «Early childhood education important, says Meleane Pau'uvale ONZM» Matangi Tonga 2023-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «The King's Birthday and Coronation Honours List 2023 - Citations for Officers of the New Zealand Order of Merit» Department of the Prime Minister and Cabinet 2023-07-27 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «Fakakoloa Aotearoa: enriching New Zealand» Education Gazette 94 (17) 2015-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «Fifteen Pasifika people on NZ King’s Birthday Honours List» Kaniva Tonga News 2023-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «The King's Birthday and Coronation Honours List 2023» Department of the Prime Minister and Cabinet 2023-06-05 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).