Mendazona
Mendazona[1], herri hizkeran Mendezu bezala ezaguna, Ispasterko auzoa da, udalerriaren hegoaldean.
Mendazoa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Ispaster |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°21′37″N 2°35′00″W / 43.36023235°N 2.58334506°W |
Garaiera | 224 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 27 (2023) |
Geografia
aldatuAuzoa aldapa handi batean dago, udalerriak Ereñorekin muga egiten duen bandan.
"Mendazona kofradia" deritzon entitatearen parte diren etxeak: Etxebarria, Andikoetxea, Zarandona Behekoa, Zarandona Goikoa, Irueta, Etxebarri, Garatea, Mendazona Behekoa, Mendazona Erdikoa, Mendazona Goikoa, Aboitiz, Arritola, Arteleorraga.[2]
Hidrologikoki, Mendazona auzoko ur gehienak Argin eta Ulla (Ubilla) errekek biltzen dute, Alloa (Allona, Allu) ur korronte nagusiarekin bat eginez Eatik itsasoratzen direnak. Auzoaren lurraldean egitura karstikoak daude, eta bertan hainbat leize daude katalogatuak.[3]
Bestelako jakingarriak
aldatuAuzo honetan, Arritola baserriko lurretan, dago Santa Kruz baseliza.[4]
Iruditegia
aldatu-
Mendazoako baserri batzuk.
-
Ardiak auzoko baserri baten aurrean.
-
Putzu natural bat.
-
Santa Kruz baseliza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ispaster EODAn. Mendazona izenez ere ezaguna.
- ↑ 1914-, Zubikarai, Augustin,. (1987). Ipazter. J. Fernandez Egiguren PMC 33157357. (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Asteroko kronikie» actualid-ades.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
- ↑ r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-10-17). «Ispaster» turismoa.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-03).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |