Masta
Masta ontzietan, belei eusteko zutik kokatzen den haga da[1]. Itsasontzi baten masten multzoari masteria diogu.
XX. mendera arte zurezkoak ziren, baina egun beste materialez ere egiten dituzte.
Brankatik txopara hiru hagako itsasontzi baten mastek honako izenak dituzte:
- Trinketa: brankatik gertuago dagoena.
- Nagusia: altuena, belaontziaren erdialdean dagoena.
- Mesana: txopatik gertuago dagoena.
Brankatik haga horizontala ateratzen denean ontzi-muturra du izena.