[go: up one dir, main page]

Marius Petipa (Marseilla, 1818ko martxoaren 11San Petersburgo, 1910eko uztailaren 14agreg./uztailaren 1ajul.) frantses dantzari eta koreografoa izan zen.

Marius Petipa

(1898)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVictor Alphonse Petipa
JaiotzaQ110959387 Itzuli eta Marseilla1818ko martxoaren 11
Herrialdea Frantzia
 Errusiar Inperioa
HeriotzaHurzuf (en) Itzuli eta San Petersburgo1910eko uztailaren 1a (juliotar egutegia) (92 urte)
Hobiratze lekuaTikhvin hilerria
Familia
AitaJean-Antoine Petipa
Ezkontidea(k)Mariia Surovshchikova-Petipa  (1854 -  1869)
Lyubov Savitskaya  (1876 -  1910)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaRoyal Conservatory of Brussels (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, ballet-irakaslea, koreografoa, libretista, ballet dantzaria eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Bolshoi Kamenny Theatre (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Мариус Иванович Петипа
Genero artistikoaclassical ballet (en) Itzuli

IMDB: nm0677535 IBDB: 1379
IMSLP: Category:Petipa,_Marius_Ivanovich Find a Grave: 11237 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Jean Petipa dantza-irakasle eta koreografoaren semea. G. Vestrisen ikaslea izan zen, eta 1838. urtean Nanteseko operako lehen dantzaria. Bordelen eta Madrilen lan egin zuen geroago, eta 1847. urtean Antzoki Inperialeko lehen dantzari izendatu zuten. 1858. urtean, berriz, Ballet Inperialeko irakasle eta dantza-maisu egin zuten, eta 1862. urtean lortu zuen lehen arrakasta handia Faraoiaren alaba balletarekin. Ondoren etorri ziren Don Kixote (1869), Roxana edo Montenegroko neska ederra (1878), besteak beste. Bariazio, dantza eta binakako pausoen sortzailea izan zen; adierazkortasun handia eman zion dantza garbiari. Petipak italiar dantzariak sartu zituenean bere taldean, ballet akademikoaz zuen estetika aldatu egin zen, pantomima adierazkorra egiteko joera baitzuten haiek. 60 ballet baino gehiago sortu zituen eta Errusiako ballet klasikoaren bide berriak finkatu zituen. Txaikovskirekin batera eta frantses eta italiar estiloak elkartuz, maisu-lanak sortu zituen, besteak beste: Loti Ederra (1890); Intxaur-kraskagailua (1892), Lev Ivanoven koreografiaz; Beltxargen aintzira (1895). Aipagarriak dira, bestalde: La Bayadère (1877) eta Le Corsaire (1899).

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marius Petipa Aldatu lotura Wikidatan