Maritxu Muñoz Ugartemendia
Maritxu Muñoz Ugartemendia (Hondarribia, Gipuzkoa, 1914 - 1997) emakume ekintzailea izan zen. Hondarribian gidabaimena lortu zuen lehenengo emakumea. Ogi banatzaile eta arrain-saltzaile jardun zuen ogibide gisa.[1]
Maritxu Muñoz Ugartemendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1914 |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | Hondarribia, 1997 (82/83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta saltzailea |
Bizitza
aldatuHondarribiko Faustina Ugartemendia eta Mariano Muñoz, Ávila bere jaioterritik etorritako trenbide langilearen alaba izan zen Maritxu. 14 urte zituela eta oso gogoz kontra, ikastea gustatu egiten bazitzaion ere, ogia banatzen hasi behar izan zuen bere osaba politiko Mendizabal & Garmendia familiaren enpresan, familiaren ekonomiari laguntzeko. Ogia herrian eta baserrietan banatzen zuen, Guadalupeko gotorlekuraino, zaldiek tiratutako gurdietan, harik eta 1935ean garraio hori Alemaniatik inportatutako Opel furgoneta batengatik aldatzea erabaki zuten arte, 5.000 Pta kostatu zena. (Orain 30 € inguru)
Gerra garaia
aldatu1936an, Gerra Zibila hasi zen, eta gizonek borrokatzera joan behar izan zuten. Gidatzen zuten gizonik gabe, ezin zuten ibilgailua erabili. Edo gurdietara itzultzen ziren zaldiak edo banatzaileetako batek gidabaimena lortu. Egoera horretan Maritxu animatu egin zen eta Hondarribiko lehen emakume gidaria izan zen banaketa-furgonetan. Behin baino gehiagotan entzun behar izan zituen irainak, "las mujeres a fregar" bezalako esaldi desatseginak.
Gerra ostea
aldatuGerra amaitu ondoren, gizonak itzuli ziren, baina okindegia konfiskatu zieten. Horrela bere osabarekin batera, Maritxuk arrain salmenta ibiltaria egiten zuen. Nafarroako herrietan, batez ere Beran. 1940an Florentzio Lekuonarekin (Hondarribiko arrantzalea) ezkondu zen. "Gosearen urtea" zen eta lanean jarraitu zuen. 1941tik 1956ra 6 seme-alaba izan zituzten, eta bularra eman zien, nahiz eta egunero Berara joan. Normalean goizeko 5etan jaikitzen zen, lehenengo mezatara joaten zen, oso erlijiosoa zelako eta gero etxea antolatzen zuen, haurra prestatzen zuen txandaka, eta edoskitzaroko lehen 2 urteetan eraman egiten zuen furgonetan, arrain-kaxa izotzdunen gainean jarritako hamaka moduko batean.
Komertzial
aldatuKomertzial ona zen, mota guztietako jendearen adiskidetasuna lortu zuena: aberatsak, pobreak, kontrabandistak, militarrak eta erlijiosoak. Oso familiarra zen, tratu adeitsuan lagunkoia eta alaia, txinparta puntu batekin eta beti oso positiboa. Balio guztiak asko landu zituen bai etikoak bai moralak, eta praktikan jartzeaz gain, transmititu ere egin zituen. Senarrarekin osatu zuen tandema perfektua izan zen, biek helburu batzuk zituzten argi eta garbi: ahal zuten ongia egin familiari.
Heriotza
aldatu1997an hil zen Hondarribian, bere jaioterrian