Marilyn Manson
Brian Hugh Warner, ezagunagoa Marilyn Manson izen artistikoarekin, (Canton (Ohio) (AEB, 1969ko urtarrilaren 5a) abeslari, konpositore, aktore, idazle eta zinema zuzendari estatubatuarra da, «Marilyn Manson» metal banda industrialeko bokalista eta liderra izateagatik ezaguna. Bere izen artistikoa Marilyn Monroe aktorearen izenetik eta Charles Manson kriminalaren abizenetik sortu zen. Oso artista probokatzailea da. IFPI erakundeak garai guztietako ehun artista garrantzitsuenen artean jaso du. 50 milioi disko saldu ditu mundu osoan.[1]
Marilyn Manson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Brian Hugh Warner |
Jaiotza | Canton, 1969ko urtarrilaren 5a (55 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Dita Von Teese (2005 - 2007) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Broward College (en) GlenOak High School (en) Heritage Christian School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, autobiografialaria, margolaria, musikagilea, abeslaria, kanta-idazlea, gitarra-jotzailea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema gidoilaria, zinema ekoizlea, video game actor (en) eta ahots-aktorea |
Kidetza | Marilyn Manson |
Izengoitia(k) | Marilyn Manson |
Genero artistikoa | rock alternative metal (en) industrial metal (en) gothic metal (en) Glam rock shock rock (en) industrial rock (en) hard rock |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa baxua gitarra saxofoia pianoa |
Diskoetxea | Cooking Vinyl (mul) Nothing Records Interscope Records |
marilynmanson.com | |
|
Bere lan ezagunenak 1990. hamarkadan agertu ziren: Antichrist Superstar (1996) eta Mechanical Animals (1998). Artista polifazetikoa da, bestetik: zenbain filmetan lan egin du, margotzen du eta liburuak ere plazaratu ditu.
Hamar emakumek baino gehiagok salatu dute Marilyn Manson, 1995ean artistaren karreraren hasieran adingabeko bati egindako sexu-erasoa barne.
Biografia
aldatuBarbara Warner Wyerren (2014ko maiatzaren 13an hila) eta Hugh Angus Warnerren (2017ko uztailaren 7an hila) seme bakarra da, eta jatorri ingelesa, alemana eta irlandarra ditu. Umetan amaren protestante-elizara joan zen, aita katolikoa izan arren. Heritage Christian Schoolera joan zen lehen mailatik hamargarrenera. Hor bere irakasleak haurrei entzun behar ez zuten musika erakusten saiatzen ziren, eta Warner maitemindu egin zen "egin behar ez zenaz".
Geroago, GlenOak High Schoolera joan zen, eta bertan graduatu zen 1987an. Gurasoekin bizitzera joan ondoren, Fort Lauderdaleko (Florida) Broward Community Collegeko ikasle bihurtu zen 1990ean. Kazetaritzako titulu bat lortzeko lan egin zuen eta musika aldizkari baterako, Parallel 25th, artikuluak idazten esperientzia hartu zuen.
1989an, hogei urte zituela, Marilynek Marilyn Manson & the Spooky Kids taldea sortu zuen Floridan.
Diskografia
aldatuBere diskografiak estudioko hamaika album, zuzeneko album bat, bilduma album bat, bi EP, hogeita bederatzi single, promozioko zortzi single, sei DVD eta berrogei musika bideo biltzen ditu.
Estudioko albumak
aldatu- 1994: Portrait of an American Family
- 1995: Smells Like Children (EP)
- 1996: Antichrist Superstar
- 1998: Mechanical Animals
- 2000: Holy Wood (In the Shadow of the Valley of Death)
- 2003: The Golden Age of Grotesque
- 2007: Eat Me, Drink Me
- 2009: The High End of Low
- 2012: Born Villain
- 2015: The Pale Emperor
- 2017: Heaven Upside Down
- 2020: We Are Chaos
- 2024: One Assassination Under God - Chapter 1
Bideografia
aldatu- 1989: The Raw Boned Psalms (argitaratu gabe)
- 1996: Dead to the World
- 1999: God Is in the TV
- 2001: Guns, God and Government World Tour
- 2003: Doppelherz
- 2004: Lest We Forget: The Best Of
Liburuak
aldatu- 1998: The Long Hard Road out of Hell
- 2000: Holy Wood
- Genealogies of Pain. Núremberg: Verlag für moderne Kunst Nürnberg, 2011. ISBN 3-86984-129-8
- Campaign. Calabasas: Grassy Slope Incorporated, 2011. ISBN B-00-5J24ZH-S
- 2020 Manson x Perou 21 Years in Hell (Photobook)
Filmografia
aldatu- Lost Highway (1997)
- Spawn (1997)
- Celebrity Deathmatch (1998)
- Jawbreaker (1999)
- Clone High (2002)
- Bowling for Columbine (2002)
- Resident evil (2002)
- The Hire: Beat the Devil (2003)
- Party Monster (2003)
- The Heart Is Deceitful Above All Things (2004)
- Rise: Blood Hunter (2006)
- Phantasmagoria: The Visions of Lewis Carroll (zabaldu gabe)
- Tim and Eric Awesome Show, Great Job! (2010)
- Splatter Sisters (2011)
- Born Villain (2011)
- Wrong Cops (2012)
- Let Me Make You A Martyr (2016)
- Bomb City (2017)
- The New Mutants (2020)
Telesailak
aldatu- Californication (2013)
- Sons of Anarchy (2014)
- The New Pope (2020)
- American Gods (2021)
Iruditegia
aldatu-
Marilyn Manson 2003an.
-
Marily Manson Cannesen, 2006an.
-
Marilyn Manson 2024an.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez):Marilyn Manson and the Spooky Kids
- (Ingelesez):Marilyn Mason IMDb webgunean.