[go: up one dir, main page]

María del Carmen Vila Migueloa, Marika izenez ezagunagoa (Bartzelona, Katalunia, 1949ko uztailaren 16a), ilustratzailea eta komikigilea da.

Marika

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría del Carmen Vila Migueloa
JaiotzaBartzelona1949ko uztailaren 16a (75 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaEscola Massana
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea eta ilustratzailea
Enplegatzailea(k)Selecciones Ilustradas (en) Itzuli
Planeta DeAgostini

Biografia

aldatu

Massana Eskolan Soziologia eta Marrazketa ikasi ondoren, kanpo-merkaturako ilustrazioak egiten hasi zen Selección Ilustradas agentziarako eta Norma Editorialean.[1] 1973an, Miguel Fusterrek gomendatuta, komiki erromantikoak marrazten hasi zen.[2]

1977az geroztik, autore-komikia lantzen du Troya, Rambla, Butifarra!, El Papus eta beste aldizkari batzuetan, eta haietan zuzendaritza-lanak ere egiten ditu.[3]

80ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik, argitalpen-teknikari gisa lan egin du Planeta-DeAgostinin, eta marrazki bizidunetako produkzioetan parte hartu du, besteak beste, Molfi el último koala-n

2000. urtean Iconikas proiektua zuzendu zuen, ilustrazioan oinarritua.[2]2009an Humanitateetan lizentziatu zen (Pentsamendua, Gizarte eta Kultura Ikasketak eta Artea), eta 2017an doktore-tesia defendatu zuen: "El cos okupat: iconografies del cos femení com a espai de la transgressió maculina en el còmic". 2019an "Mata Hari" eleberri grafikoa argitaratu zuen. Erakusketa-komisarioa da (CCCB: FEMINISMES. El cos com a conflicte (2019)/ Museu del Cómic de Sabt Cugat: Amb veu propia: dones a cos (2020), eta irakaskuntzan, aktibismo feministan eta artikulu teoriko zabalkundean eta hitzaldiak ematen aritzen da.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • Iconikas, egilearen webgunea
  • Comic creator: Marika (Mari Carmen Vila Migueloa) Lambiak-en Comiclopedian