[go: up one dir, main page]

Marie Joussaye, jaiotzez Marie Josie, (Belleville, 1864Vancouver, 1949ko martxoaren 24a) kanadar poeta eta kazetaria izan zen, herrialde horretako langile klaseko lehen emakume poeta izateagatik ezaguna[1].

Marie Joussaye
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Josie
JaiotzaBelleville, 1864
Herrialdea Kanada
HeriotzaVancouver1949ko martxoaren 24a (84/85 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Bizitza

aldatu

Marie Josie Kanadako mendebaldeko Belleville hirian jaio eta hazi zen. Torontoko egunkari batean jardun zuen kazetari gisa, eta garai hartan Joussaye abizena erabiltzen hasi zen[1]. 1893an, Neska Langileen Batasuneko presidentea izan zen[2]. Geroago Yukongo Dawson City herrira joan zen bizitzera. 1903ko azaroan, David Heatherington Fotheringham Kanadako Zaldizko Poliziako kidearekin ezkondu zen. Senar-emazteek zailtasun ekonomikoak izan zituzten. 1924an, Joussaye Yukongo Mayo herrixkara joan zen, eta 1929an Vancouverrera. Han hil zen 1949ko martxoaren 24an, apopilo-etxe batean[1].

  • The Songs that Quinte Sang (1895)
  • Selections from Anglo-Saxon Songs (1918)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Ingelesez) Moran, Rodger J. «Marie Joussaye Fotheringham» The Canadian Encyclopedia 2011-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).
  2. (Ingelesez) Kealey, Gregory S. (1991). Toronto Workers Respond to Industrial Capitalism, 1867-1892. University of Toronto Press, 383 or. ISBN 978-0-8020-6883-5. (Noiz kontsultatua: 2024-11-20).

Kanpo estekak

aldatu
Biografia  Artikulu hau Kanadako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.