Maria Jesus Berrotaran Etxeberria
Maria Jesus Berrotaran Etxeberria (Hondarribia, Gipuzkoa, 1949) Hondarribiko lehen emakumezko aguazila, lehen emakumezko mazalaria, alarde parekideko aitzindarietako bat, eta, Emeki Elkarteko partaidea, Bertso-eskolako sortzaileetarikoa[1]eta oroz gain, militantea eta erresilientea.[2]
Maria Jesus Berrotaran Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hondarribia, 1949 (74/75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | udaltzaingoa, feminista, ekintzailea eta sukaldaria |
Enplegatzailea(k) | Hondarribiako Udala |
Bizitza
aldatuLehen urteak
aldatuHondarribiako Artzu baserrian jaio zen, 5 urterekin sartu zuten eskola batean, urrian, eta Gabonak arte ez zitzaizkion bisitan ere joan. Ez zekien erdaraz! Aitona oso inportantea izan zen berarentzat. Nebak berak baino lau urte gehiago zituen; borrokan hasten ziren, eta nebak irabazten zuen, noski. Baina aitonak esaten zion:
«Utzi orain borroka egiteari, eta gero emaiozu ostiko bat. Zu ez zara bera baino gutxiago».
Etxeko lanen banaketa parekidea zuten baserrian, aitonak etxeko lan guziak eta janariak egiten zituen, eta harrikoa denen artean egiten zuten. Ezkondu eta kalera joan zenean, hartu zuen kolperik handiena. Lanik ez zuen egin behar baserrian, eta zera uste zuen: «Orain askatasuna izango da!», baina, aldiz, kale-etxea kartzela bihurtu zitzaion.[2]
Ibilbidea
aldatuLehenengo haurra izan baino lehenago senarraren familiako jatetxera joaten hasi zen, lanera. Han janaria eta arropa zeuzkan, baina dirurik ez. Orduan hasi zen, isilean, lanetik aparte Tupperwareko bilerak egiten, eta harekin bere diru apurra lortzen.
Sukaldari
aldatuTeodoro Hernandorenaren etxean sukaldari lanetan hasi zen ondoren. Etxe hartan bertso giroan murgildu zen. Hernandorena bertso zalea eta ekimen handia baitzuen. Hark atera zuen Fernando Aire Xalbador plazara, baita Mattin Treku ere. Nafarroako Txapelketa hasi zenean berriro, bertso saio guzietara joaten zen. Maria Jesusek taxista lana egiten zion.
Udaltzain
aldatu1980an Hernandorenatarren etxea utzi, sukaldari jantzia erantzi, eta udaltzainarena jarri zuen, 32 urterekin. Ez zen bide erraza izan. Udarako udaltzain laguntzaileak behar zituztela ikusi eta udaletxera joan zen, baina erantzun bortitza jaso zuen: «Emakumeek ezin dute izena eman».Halere ez zuen amore eman eta udaltzain izateko zer ikasi behar zen begiratzen ibili zen. Eta, 1980an: udaltzain postuak atera ziren, Hondarribian. Izena eman zuen, eta deitu zituzten. Egin zuten etsamina, eta baita proba fisikoak ere! Korrika mila metro egin behar ziren, hesi saltoak, eta, gero, burdinazko bola handi bat bota. Emakumeentzako neurrikorik ez zen: bi kilo gehiago pisatzen ditu gizonenak! Bigarrean ere ez zuen lortu, baina hirugarrenean sartu zen. Lehenengo egunean zapatak erostera joan zen betiko zapata dendara; joan, eta udaltzainen buruak esan zion: «Hortik aukeratu!». «Nola hortik?». «Alkateak esan dit takoidun zapatak hartzeko». Eta Maria Jesusek: «Ni lanera nator!». Udaltzainburua estutu zen, eta esan: «Alkatearengana joan zaitez!».
Emeki Elkartea
aldatu1991n Emeki Elkartea sortzen parte hartu zuen. 200 bat emakume egin ziren bazkide, mugimendu handia zegoen eta alardearen auzia hortik laupabots urtera lehertu zen.
«Nik ez nekien feminista nintzenik. Gero enteratu nintzen: Emekirekin hasi ginenean. Eta, alardearekin, bueno!»
Emeki elkarteak lehenengo bertso saio parekidea antolatu zuen 1992an martxoaren 8an. Maialen Lujanbioren lehen plaza inportantea izan zen. 15 urte zituen.
Alardeko partaide
aldatu1981etik zeraman irailaren 8an Jaitzubiko elkartera bertaratu, eta hango konpainia trafikoarekin eramaten. Haiekin hartzen zituen angelitak-eta hark esaten zien jubilatzen zenean gustatuko zitzaiokeela ateratzea, eta: «Bai, nahi duzunean!». Ez daki udaltzain arropak egiten zuen efektua-edo: hura haien arteko beste bat zen. Baina gero hasi zirenean alardean parte hartu nahian, ja etsaiak emakumeak etsaiak ziren: sorginak bihurtu ziren.[3]
Mazulari
aldatu2024ko abuztuaren 15ean Maria Jesus Berrotaran, lehen emakume mazulari bihurtu zen. Sekula ahaztuko ez duen eguna bizitu zuen hondarribiarrak.[4] Berrotaran protagonista nagusietako bat izan zen. Izan ere, mazulari lanak egin zituen estreinakoz, historian lehen emakumea izanik zeregin horretan. Harro bezain pozik babestu zuen banderaren segizioa udaletxetik elizara.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maria Jesus Berrotaran - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
- ↑ a b ««Herra modu positiboan bideratzen dut, zerbait sortzeko»» Berria 2024-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
- ↑ kimgoyong. (2023-04-24). «La Revista municipal de Hondarribia ha entrevistado a nuestras compañeras Tzane y Mariaje» Hondarribia-Marlaxka Xake Elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
- ↑ Ochoteco, Joana. (2024-08-15). «La bandera de Hondarribia ya espera en la parroquia» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
- ↑ Imanol, Saiz(e)ko. (2024-08-16). «Maria Jesus Berrotaran, lehen emakume mezularia» Bidasoko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-17).
Kanpo estekak
aldatu- Mazulari izendapenari lotutako hausnarketa-elkarrizketa. Aimar Lopez, Antxeta irratia