Maria Cruickshank
Maria Cruickshank Moreno (Oñati, Gipuzkoa, 1989ko azaroaren 12a) euskal herritar aktorea da. Bere lanik ezagunena Goenkale telesailean egindakoa da, Itxasoren paperean 2008 eta 2015 bitartean, telesailaren amaierara arte. Antzerkian eta zineman ere aritu da.
Maria Cruickshank | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Cruickshank Moreno |
Jaiotza | Oñati, 1989ko azaroaren 12a (35 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Bizilekua | Iruñea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Altuera | 1,67 metro |
Biografia
aldatuAita (Girald Cruickshank) Karibeko Grenada uhartekoa du, eta ama berriz euskalduna. Txikitan agertu zen lehen aldiz telebistan, Betimu haurrentzako kantu lehiaketan.[1] Horren ondoren Betizu saiorako hartu zuten, baina ez zuen esperientzia atsegin eta izendatua egon zen lehen aldian lagunei haren alde ez bozkatzeko eskatu zien, hura harentzako ez zela iritziz.[2]
Batxilergo artistikoa ikasi zuen Arrasaten, eta ondoren Arte Ederren lizentziatura gauzatu zuen.[3] Bilboko Artebi Antzerki Eskolan (2005) eta Donostiako TAEn (2006-2008) egin zituen antzezle ikasketak, eta Londres zein Los Angelesen ere egin ditu ikastaroak. 2008an Goenkale telesailean hasi zen lanean. Itxaso Al Wahid kubatarraren papera egin zuen, lehenago Luna de la Cuesta aktore gazteak egindako papera. 8 denboraldiz aritu zen telesailean, eta pertsonaia nagusietako bat izan zen telesailaren amaierara arte, 2015ean. 2011ko udan Goenkalez blai saioa aurkeztu zuen, telesailaren ibilbideari errepasoa egin ziona.[4][5] 2013an Goenkaleren Helpǃ Socorroǃ Ezkondu? telefilma protagonizatu zuen. Filme horretan bere aita (Girald Cruickshank) agertu zen Itxasoren aitaren papera egiten.
2014an Gifted Corporation websailean agertu zen eta zineman debutatu zuen, Borja Kobeagak zuzendutako Negociador filmean.[6] 2015ean Antena 3 katearen Vis a vis telesailean parte hartu zuen. 2016an Igelak eta Villaviciosa de al lado filmetan agertu zen. 2018an Fermin Muguruzak zuzendutako Black is Beltza helduentzako animazio filmaren euskarazko bikoizketan parte hartu zuen. 2020an Goǃazen telesailaren Goǃazen 7.0 denboraldian parte hartuko zuela iragarri zen.[7]
Aktore lanaz gain zenbait gala eta ekitaldi ere aurkeztu ditu, besteak beste SOS Arrazakeria (2012) eta Kosmodisea (2013).[8] 2018an epaimahaikide aritu zen Portugaleteko Cine Express jaialdian. Goiena aldizkarian ere kolaborazioak idatzi ditu.
Bizitza pertsonala
aldatuIruñean bizi da bere bikotearekin. 2014ean bere lehen alaba jaio zen, eta ondoren beste bi alaba izan ditu.[9] Oñatiko Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimenarekin kolaboratu izan du.[10]
Lanak
aldatuFilmak
aldatuUrtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2012 | Al otro lado | Film laburra | |
2014 | Negociador | Fayna | |
2014 | Atrapados | Film laburra | |
2016 | Igelak | Ainara | |
2016 | Villaviciosa de al lado | Jezabel | |
2018 | Black is Beltza | Amanda Tamayo | Ahotsa |
Telebista
aldatuUrtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2003 | Betimu / Betizu | Bere burua | ETB 1 | Lehiakidea |
2008-2015 | Goenkale | Itxaso Al Wahid | ETB 1 | 8 denboraldi, pertsonaia nagusia |
2010 | Euskal Kantuen Gaua 2010 | Bere burua | ETB 1 | "Pixka bat es mucho" (Goenkale) |
2011 | Finlandia | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (Atalaː"Ainhoa Aierbe eta Maria Cruickshank") |
2011 | Goenkalez blai | Bere burua | ETB 1 | Aurkezlea |
2011 | Euskal Kantuen Gaua 2011 | Bere burua | ETB 1 | "Kantuz eskertu" (Goenkale) |
2012 | Goenkale 18 | Bere burua | ETB 1 | Gala berezia |
2012 | 30 Urte Gozaaaatzen! | Bere burua | ETB 1 | Urtezahar gaueko saio berezia |
2013 | Kantuan | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2013 | Help! Socorro! Ezkondu? | Itxaso Al Wahid | ETB 1 | Goenkaleko telefilma |
2013 | Euskal Kantuen Gaua 2013 | Bere burua | ETB 1 | "Wannabe" moldaketa (ETBko neskak) |
2014 | Gifted Corporation | LT. Le Strat | TMEX | Websaila (atal 1) |
2015 | Vis a vis | Lis | Antena 3 | 6 atal |
2019 | Egunak egin du | Bere burua | ETB 1 | Kolaboratzailea (atal 1) |
2020-2021 | Goǃazen | Kristina | ETB 1 | |
2024 | Touré detektibea | ETB 1 / La 1 | 6 atal |
Antzerkia
aldatu- Eta Zer (2001, Dar Dar)
- ETA ZER II (2011-2014, Dar Dar)
- Kondesaren Erretratua (2012-2013, Glu Glu)
- Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna (2017, Dar Dar)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Maria Cruickshank: "Kamera aurrean askoz erosoago nago Itsaso izanda - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ Agirreazaldegi, Irati. (2008ko irailaren 19a). (pdf) "Hirian kulturarako aukera gehiago dago, baina nik nahiago dut Oñati" - Maria Cruickshank, aktore eta ikaslea. Goienkaria.
- ↑ «Maria Cruickshank: "Benetako umore oneko zerbait egitea gustatuko litzaidake" - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ «"Goenkalez blai" -» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ U.U. «'Goenkalez blai' saioa emango dute uda honetan ETB1 katean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ «Maria Cruickshank» web.archive.org 2018-08-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ «Go!azen 7.0 martxan da» Euskal Irrati Telebista 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marchando Una de Actores: MARÍA CRUICKSHANK» La Katarsis del Cine Español 2014-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ Maria Cruickshank, ama izan aurreko azken sanferminetaz gozatzen. YouTube.
- ↑ «Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Oñatiko Adierazpena sinatuko dute zapatuan - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
Kanpo estekak
aldatu- Txomin MADINA: «Maria Cruickshank: "Kamera aurrean askoz erosoago nago Itsaso izanda"», Goiena, 2011-09-08.
- Urtzi URKIZU: «Maria Cruickshank eta Loreto Mauleon, Goenkaleko aktoreak: "Jarraitzaile batzuk finko daude hor beti"», Berria, 2011-04-14.