Maria Barbal
Maria Barbal i Farré (Tremp, 1949ko irailaren 17a) kataluniar idazlea da. [1]
Maria Barbal | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Barbal i Farré |
Jaiotza | Tremp, 1949ko irailaren 17a (75 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, idazlea, haur literaturaren idazlea eta Catalan teacher (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Hispaniar Filologia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitate Zentralean eta Bigarren Hezkuntzan irakasle izan zen. [2]
Bartzelonan bizi den arren 1960ko hamarkadaz geroztik, egilearen lehen lan literarioen ardatza Pallars eskualde izan zen, bere haurtzaroaren eta nerabezaroaren landa ingurunea, nahiz, sarritan, ikuspegi kritiko batez begiratzen duen. Bere lehen eleberria, Pedra de tartera (Harritzako harria), ingurune horren erdigunean girotua dago, Pallars eskualdean, eta agertoki hori erreferente gisa hartzen duen eleberri zikloko lehena da, ondoren Mel i Metzines, Càmfora eta A l'amic escocès lanek osatua. Irakurleen eta kritikaren harrera ezin hobea jaso zuen. Geroago egindako lanetan gehiago lerratu izan da hiri inguruneko gaietara. Ipuin laburrak, gazteentzako eleberriak eta antzezlanak ere idatzi ditu.
Bere lana alemanera, aranerara, asturiarrera, gaztelaniara, italierara, frantsesera eta portugesera itzuli izan dira, besteak beste. Bere literaturgintzak Creu de Sant Jordi saria merezi izan du. [3] Òmnium Cultural erakundeak ematen duen Katalanezko Letren Ohorezko Saria jaso zuen 2021ean[4].
Kataluniako Bibliotekan gordetzen dira Maria Barbalen eskuizkribuak, bere izena daraman funtsean.
Lanak
aldatuEleberriak
aldatu- 1985 - Pedra de tartera (Harritzako harria)
- 1990 - Mel i metzines (Eztia eta pozoia)
- 1992 - Càmfora (Kanforra)
- 1996 - Escrivia cartes al cel (Zerurako gutunak idazten zituen)
- 1999 - Carrer Bolívia (Bolivia kalea)
- 2002 - Cicle de Pallars (Pallarseko zikloa)
- 2003 - Bella edat (Aro ederra)
- 2005 - País íntim (Herrialde intimoa)
- 2008 - Emma
- 2014 - En la pell de l'altre (Besteren larruan)
- 2019 - A l'amic escocès (Adiskide eskoziarrari; itzulpena: Jexuxmari Zalakain, 2024)
- 2021 - Tàndem (2021eko Josep Pla saria)
Prosa
aldatu- 2001 Camins de quietud: Un recorregut literari per pobles abandonats del Pirineu (Bide geldoak: literatur ibilbide bat Pirinioetako herri abandonatuetan zehar)
Narrazio laburra
aldatu- 1986 La mort de Teresa (Teresaren heriotza)
- 1994 Ulleres de sol (Eguzkitako betaurrekoak)
- 1998 Bari
- 2010 La pressa del temps (Denboraren larria)
- 2011 Cada dia penso en tu (Egunero pentsatzen dut zurekin)
Haur eta gazteentzako narrazioa
aldatuAntzerkia
aldatu- 2000 L'helicòpter (Helikopteroa)
Euskaraz
aldatuJexuxmari Zalkain[5] itzultzaileak Adiskide eskoziarrari[6] (A l'amic escocès) eleberria euskaratu eta argitaratu zuen 2024an, Booktegi plataforma digital irekian.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Katalanez) «Maria Barbal i Farré» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0241052.xml.
- ↑ «Pòrtic Barbal | Associació d'Escriptors en Llengua Catalana» www.escriptors.cat (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Katalanez) Llista de Creus de Sant Jordi. 2020-03-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
- ↑ (Katalanez) «Maria Barbal guanya el 53è Premi d’Honor de les Lletres Catalanes» Òmnium Cultural (Noiz kontsultatua: 2021-03-10).
- ↑ EIZIE. «Jexuxmari Zalakain» nordanor.eus (NorDaNor) (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ Literatur Emailuak » Maria Barbalen Adiskide eskoziarrari. (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
- ↑ «Adiskide eskoziarrari» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).