Margarita Windsor
(«Margaret Windsor» orritik birbideratua)
Margarita printzesa, Snowdon-eko kondesa, CI, GCVO, GCStJ (1930 – 2002) Ingalaterrako Jurgi VI.aren eta Elisabete Erregina Amaren bigarren alaba izan zen. Bere ahizpa bakarra Elisabete II erregina izan zen.
Bere ahizpa erregina bihurtu zen garaian, Margaret Peter Townsend izeneko militar batekin harremanetan zebilen. Townsend dibortziatua zen, eta harekin ezkontzeko planak izan zituen arren, errege-familiak jarritako oztopoengatik, harremana zapuztu egin zen.
Ondoren, 1960an, Antony Armstrong-Jones izeneko argazkilariarekin ezkondu zen, zeinarekin seme bat eta alaba bat izan zituen. Armstrong-Jones-i Snowdeneko konde titulua eman zioten 1961ean, eta ondorioz kondesa titulua lortu zuen Margaret Windsorrek.