Marc Gasol
Marc Gasol Sáez (Bartzelona, Katalunia, 1985eko urtarrilaren 29an) NBAko Los Angeles Lakers taldean jokatzen duen saskibaloi jokalaria da. Espainiako saskibaloi selekzioarekin internazionala da. 2013. Urtean NBA-ko defentsore hoberenaren saria jaso zuen, Horrekin batera, txapelketako bigarren bosteko hoberenean sartu zen.[1]
Biografia
aldatuMarc Gasol Saez 1985eko urtarrilaren 29an jaio zen Bartzelonan. Gasoldarrak hiru anaia dira eta Marc haietatik bigarrena da.
Aita Agustí Gasol ATSa izan zuen eta ama, berriz, Marisa Sáez medikua. Saskibaloiak garrantzi handia izan zuen familia honetan. 1,96 eta 1,86 m-ko garaiera zuten gurasoak, kirol honetan ezagutu zuten elkar. Agustík Gaudín jokatzen zuen, Familia Santuaren auzoan; hantxe zuten Gasol bodega eta ardoa saltzen egiten zuen lan familiak. Amak, berriz, Cornellàn jokatzen zuen eta Gasoldarrak saskietatik gertu egon ziren beti.
Aspalditik datorkio Marc gazteari La tanqueta ezizena, handia baitzen gizona eta ahalmen fisiko apartekoa.
FC Barcelonan jokatu zuen anaia Pau NBAra joan zen arte eta Memphisera lekualdatu zen. Lausanne Collegiate Schoolen jokatu zuen 2001etik 2003ra eta berehala izan zen ekipo haren izarra. Eskualdeko talderik hoberena bihurtu zuen eta Memphisen oso estimatua izan zen. Marc 27.5 puntuko promedioan zegoen, 12.5 errebote eta 5.7 tapoi; %51eko portzentaia lortu zuen tirotan eta %42a tripleetan.
Denboraldi bikaina egin zuen eta ia-ia Mister Basketball aukeratua izan zen. 32 partida jokatu zituzten eta Lausanne Collegiate Schoolek haietatik 26 irabazi zituen, 40 puntuko diferentzian bat baino gehiago.
Cristina Blesarekin ezkonduta dago, berarekin bi seme-alaba izan ditu, Julia 2014ean eta Luca 2017an.[2]
Gasol, Proactiva Open Arms Gobernu Kanpoko Erakundearekin kooperatzen du, Mediterranear itsasoko Errefuxiatuen sorospenean.[3]
ACB
aldatu2003ko urriaren 26an, ACB Ligan egin zuen debuta Estudiantesen aurka eta 91-77 irabazi zuten.
2004-05 denboraldian, 17 partida jokatu zituen ACB Ligan (3 en el playoff) eta Euroliga etorri zen segidan. Denboraldiaren bukaeran, Europeo sub'20 jokatu zuen eta 16.8 puntu, 9.3 errebote eta 2.3 tapoi egin zituen.
2005-06 denboraldian, Winthentur Barça jarraitu zuen jokatzen. 2006ko uda hura aparta izan zen jokalariarentzat eta urrezko domina lortu zuen Japoniako Mundialean. Bikain jarraitu zuen Akasvayu Geronan eta La tanqueta jaunak 10.8 puntu, 5.6 errebote eta ia-ia tapoi bat partida bakoitzean lortu zituen. Berriro jaso zuen MVPrako izendapena ACB Ligan. Lliga Catalana eta FIBA EuroCupen ere 9.1 puntuko promedioa eta 4.6 errebote 18.6 minututan egin zituen.
2007-2008 denboraldia hobea izan zen oraindik eta berriro izendatu zuten MVPrako ACBko 11 saioetan, edozein marka hautsiz eta Lituaniako Arvydas Sabonis garaituz.
Nazioartekoa izan Sub-20etan espainiar selekzioarekin, bai Junior eta baita Kadeteetan ere. Azken honekin, Eurobasketeko brontzea eskuratu zuen Rigan. 2012ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina lortu zuen finalean AEBetako selekzioaren aurka galtzean.
NBA
aldatuLos Angeles Lakersek hautatu zuten 2. bueltan (48. postuan) NBAko 2007ko draftean.
2008ko otsailaren 1ean, Memphis Grizzliesek jokalariaren gaineko eskubideak lortu zituen, anaia Pau Los Angeles Lakersera joan zen bitartean. Ekainean, Marc Gasolek 3 urtetarako kontratua sinatu zuen Memphis Grizzliesekin.
2008ko urriaren 29an, NBAn estreinatu zen Houston Rocketsen aurka jokatuz. 12 puntu eta 12 errebote eskuratu zituen.
2009ko urtarrila bukaeran, Phoenixeko All Starseko bigarren urteko jokalarien aurka borrokatuko zuen rookien talderako izendapena jaso zuen. 6 postuan bukatu zuen denboraldia, Derrick Rose eta O.J. Mayo lehen postuetan izan zituelarik.
2010eko ekainean, FIBAk 2010eko Munduko Txapelketa jokatuko zuen 24 jokalarien zerrendan sartu zuen eta Sergio Scariolo hautesleak horietatik hartuko zituen 15etan.
2018-ko Azaroaren 16an, Grizzlies taldeko, historiako errebotetzaile gorena bihurtu zen.[4]
Taldeak
aldatu- 2003-2006: F.C. Barcelona (ACB)
- 2006-2008: Akasvayu Girona (ACB)
- 2008-2019: Memphis Grizzlies (NBA)
- 2019-???? Toronto Raptors (NBA)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez, Robert. (2013-04-24). «Marc Gasol, mejor defensor de la NBA» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barcelona, Luis Mendiola /. (2017-08-25). «Entrevista a Marc Gasol: "La felicidad es sentirme orgulloso del día a día"» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Álvarez, Robert. (2018-07-18). «Marc Gasol desde el ‘Astral’: “Es inhumano, criminal. Estas personas deben ser rescatadas”» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
- ↑ (Ingelesez) «Marc Gasol became the Grizzlies' all-time rebounds leader» Eurohoops 2018-11-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).