Martsain
Martsain[1][a] (eguesibarreraz: Masain)[b] Ibargoiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Martsain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Ibargoiti |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Marsain |
Posta kodea | 31743 |
Herritarra | martsaindar, masain |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′02″N 1°30′11″W / 42.68381152°N 1.50318769°W |
Garaiera | 648 metro |
Distantzia | 24,4 km (Iruñetik) |
1427. urtean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Ibargoitiko Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak martsaindarrak (eguesibarreraz: masaindarrak) ziren.
Izena
aldatuMartsain edo Masain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Marsain (1210)
- Marsayn (1254)
- Marsayn (1366)
- Marsain (1534)
- Marçoain (1649)
- Marzain (1700)
- Marsain (1800)
- Marzain (1892)
- Masain (1914)
- Marsain (1975)
Geografia
aldatuMartsain Ibargoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
aldatuIbargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landaredia
aldatuIbargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Estazio meteorologikoak
aldatuIbargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[3]
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
aldatuHaren kollazo batzuk Jerusalemgo San Joan Ospitalekoei eman zizkieten 1210ean. 1366an su kapare bakarra zuen, baina 1434rako jendez hustua zegoen.
Oharrak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Marsain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ .
- ↑ Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).