María España Almendro
María España Almendro | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Mallorca, 1992ko abuztuaren 9a (32 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Hizkuntzak | katalana | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa |
María España Almendro (Mallorca, 1992ko abuztuaren 9a) mallorcar saskibaloi-jokalaria da. Hegalean jokatzen du. Maria Almendro Pons Balearretako saskibaloi-jokalari aitzindariaren alaba da.[1][2][3]
Ibilbidea
aldatuMariak hainbat taldetan jokatu du beheragoko kategorietan, baina ez zuen elitera jauzi egin 2010. urtera arte.
Espainiako beheragoko kategoriekin zenbait titulu irabazi zituen, hala nola, Europako Txapelketa 2010ean 18 urtez azpikoekin eta 2012an 20 urtez azpikoekin. Munduko txapelketa ere irabazi zuen 2011n 19 urtez azpikoekin.[2][4]
2014-2015 denboraldian Bahía San Agustín klubarekin fitxatu zuen.[5] 2016-2017 deboraldian Emakumeen Ligako Promete Campusean jokatu zuen.[4] 2019-2020 eta 2020-2021 denboraldiak SPAR Grande Canaria taldearekin jokatu ondoren, Euskotren San Sebastián IDK elkartean hasi zen 2021-2022 denboraldian.[6][7]
Euskotren San Sebastian IDK taldea
2023-2024 denboraldian bi kirolari izan ezik beste guztiak berriak ziren eta egokitu beharra zuten. Talde helduagoa eta moldagarriagoa, hau da, postu desberdinetan jokatzeko gauza ziren jokalari gehiago egotean aukera gehiago zituen Azuri Muguruza entrenatzaileak txandakatzeak egiteko, edo jokalariren bat min hartzean ordezkatzeko. Horrekin batera, taldeak esperientzia gehiago eukitzean eta jokalari guztiek Ligan jokatzen bizpahiru urte egotean, aurkariak ezagutzea abantaila zen, baita partidetako momentu erabakigarriak kudeatzeko orduan ere.[8]
Hasierako bi partidak irabazi egin zituzten. Lehena Bembibre (64-60)[9] aurkari zailaren aurka eta bigarrena Galizian Celtari (55-93)[10]. Maria Españak garrantzi handia eman zien lehendabiziko partidei, Espainiako Koparako sailkatzeko.[8]
Palmaresa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «El Cide recuerda a Maria Almendro» Diario de Mallorca 2019-12-29 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ a b c «Competiciones FEB» competiciones.feb.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ Ficha en fiba.com. .
- ↑ a b c «María España ficha por el Campus Promete riojano» Diario de Mallorca.
- ↑ CB Bahía San Agustín ha llegado a un acuerdo con la jugadora María España Almendro. Deporte Balear 2014-07-02.
- ↑ María España Almendro no seguirá en Gran Canaria. Basketmanía 2021-04-29.
- ↑ IDK Euskotren renueva a María España; Tamara Seda deja Araski después de tres temporadas. Naiz 2022-05-18.
- ↑ a b Gascon, Ainara Arratibel. (2023-10-10). ««Talde moldagarriagoa eta oldarkorragoa dugu sasoi honetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) N.G. (2023-09-23). «EL IDK Euskotren se estrena con una victoria ante el Bembibre» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio» Celta Femenino 2023-10-08 (Noiz kontsultatua: 2023-10-10).