[go: up one dir, main page]

Maputo (ibaia)

Maputo ibaia» orritik birbideratua)

Maputo (Usutu Handia, Lusutfu edo Suthu ere deitua; portugesez: Rio Maputo; ingelesez: Maputo River) hegoaldeko Afrikako ibaia da. Bere ibilbidean Eswatini, Hegoafrika eta Mozambiketik igarotzen da, eta Indiako ozeanoan itsasoratzen da, Maputoko badian hain zuzen ere. Usutu eta Pongola ibaiek bat egiten duten tokian sortzen da, eta ibilbide osoan zehar nabigagarria da.

Maputo (ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera300 km
Geografia
Map
Koordenatuak26°11′S 32°42′E / 26.18°S 32.7°E / -26.18; 32.7
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera29.790 km²
Bokalea
()
Indiako ozeanoa

Suthu bere izena bertoko basothoek erabiltzen duten toponimoa. Hau ibaiaren iturritik gertu bizi zen herria, swaziek lekuz aldatu zutena.[1] Hitz honek "marroi iluna" esan nahi duela ere esaten da, ibaiko ur lohien deskribapena.[2]

Ibaia Amsterdamdik gertu jaiotzen da, eta Eswatinin zehar doa ekialderantz, Lubombo mendiak zeharkatuz. Bertan 13 kilometroko haitzartea osatzen du, Eswatini eta Hegoafrikaren arteko muga naturala dena. Ondoren, Hegoafrika eta Mozambike arteko muga osatzen du beste 20 kilometrotan zehar. Bertan, Ndumo ehiza-erreserban, ibaiadar nagusiarekin bat egiten du. Jarraian, sigi-saga egiten du Mozambikeko kostaldeko lautadan zehar, eta Maputoko badiaren hegoaldean itsasoratzen da, 85 kilometro inguru ibaian behera.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Afrikaansez) Von Willig, G.R.. (1925). Langs die Lebombo. Pretoria: J.L. van Schaik, 175, 217 or..
  2. (Ingelesez) Raper, P.E.. (2004). South African place names. Lurmutur Hiria: Jonathan Ball, Jhb, 387 or. ISBN 1-86842-190-2..
  3. (Ingelesez) Rauken, T.; Kelman, I.. (2010-10-19). «River flood vulnerability in Norway through the pressure and release model» Journal of Flood Risk Management 3 (4): 314–322.  doi:10.1111/j.1753-318x.2010.01080.x. ISSN 1753-318X..

Kanpo estekak

aldatu
Geografia  Artikulu hau Hegoafrikako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.