Manuel Jiménez Moya
idazle espainiarra
Manuel Jiménez Moya (Ordizia, 1877 – Madril, 1947) gipuzkoar idazle eta kazetaria izan zen.
Manuel Jiménez Moya | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1877 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1947 (69/70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Madrilen. Madrilgo El Correo eta La Epoca, Mallorcako Justicia eta Bartzelonako Miniatura, Fructidor eta El Cine aldizkariak sortu zituen. El Noticiero Universal, Miau, El Progreso, El Resumen eta El Radical aldizkarien zuzendaria izan zen, bestalde. Harenak dira El porvenir del chico, Rotatigraph eta La bella Ramoneta antzezlanak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.