Luis Iruretagoiena Aiestaran, Kiriki bezala ezaguna, (Zarautz, 1907ko ekainaren 21a - † 1965) futbolari euskalduna izan zen. Realean jokatu zuen 1925etik 1933ra arte[1].
Aurrelari postuan jokatzen zuen, eta berezitasunen artean, pasea eta erdiraketa nabarmentzen ziren. Jubenil mailan hasi zen Zarauzko Mollarri taldean, beranduago Realak fitxatu zuelarik. Bertan, 118 partida jokatu zituen guztira, 50 gol erdietsiz. Gipuzkoako 3 txapelketa (1927, 1929 eta 1933), eta Kopa bat (1928) irabazi zituen Donostiako taldearekin.
1928an, Espainiako futbol selekzio nazionalean debutatu zuen, Joko Olinpikoetan. Txapelketa honetako bi partida jokatu zituen[2], Italiaren aurka lesionatu zelarik. 1928an, Espainiako Futbol Liga sortu zenean hain zuzen ere, Realarekin 31 partida jokatu eta 18 gol sartu zituen erretiratu baino lehen. Bere omenean, Zarauzko kale batek bere ezizena darama.