Luis Etxabarri
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Luis Etxabarri Lozano (Bilbo, Bizkaia, 1949ko apirilaren 17a) euskal ingeniaria da. Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan eta Madrilgo Unibertsitate Konplutensearen Komunikazio Zientzien Fakultatean masterrak ditu. Horrez gain, Madrilgo Industria Antolakuntza Eskolan graduondokoa du kudeaketan.
Luis Etxabarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1949ko apirilaren 17a (75 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria |
1975ean Westinghouse Nuclear Española enpresan hasi zen lanean, Madrilen. Sayagoko, Almarazko eta Lemoizko zentral nuklearraren proiektuez arduratu zen. 1985ean Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeko zuzendari tekniko izendatua izan zen eta 1987an komisionarioa. 1995etik 1997ra Espainiako Industria Nuklearraren Foroaren zuzendari nagusia izan zen.
1997az geroztik Nazioarteko Energia Erakundeko zuzendari nagusia da.
2009an Espainiako Gobernuak Luis Etxabarri Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendari nagusi izateko aurkeztu zuen eta maiatzera arte, batzordeko herrialdeek ez dute Mohamed ElBaradei zuzendari ohiaren ondorengoa aukeratuko.